Nafarroa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bigantxa bat, eskaileretatik gora korrikalari baten atzetik Arguedasen

Jaietako lehen entzierroan, animaliak korrikalari gaztea harrapatu zuen, eta harmailetatik behera jausi zen. Zorionez, ez zuen zauri larririk egin.
Arguedaseko entzierroak oso arriskutsuak izan ohi dira. Abuztuaren 6ko entzierroa (EFE)

Arriskua izaten da lege Arguedasko entzierroetan. Aurten, lehen entzierroak, abuztuaren 4koak, izua eragin zuen, bigantxa bat eskaileretatik gora joan baitzen korrikalari baten atzetik, eta hura harmailetatik behera bota zuen; gainera, bigantxa korrikalariaren gainera erortzeko zorian ere izan zen.

Erorikoaren ikusgarritasuna gorabehera, korrikalari gazteak ez zuen zauri larririk egin.

Aurretik ere eman dute hizpidea Arguedasko entzierroek. 2014an, adibidez, bigantxa bat mendian gora joan zen, ibilbidetik aterata. 2016an, hesia gainditu, eta bertan zeudenak harrapatzen saiatu zen beste bat. Urtebete geroago, 2017an, igandean ikusitako antzeko irudiak izan ziren.

Radio Euskadi herrian galdezka ibili da, eta bizilagun batzuek esan dute ez dela beharrezkoa segurtasun-neurriak areagotzea; izan ere, arriskuak egiten du entzierroa zirraragarri, horien esanetan.

_________________

Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du.

Albiste gehiago gizartea

Nora Ferreira Jaizkibel konpainiako kapitaina
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaizkibelek gutun bat eman dio Hondarribiko alkateari, "estrategia aldaketa" eskatuz

Nora Ferreirak, Jaizkibel konpainiako kapitainak, Hondarribiko Udalaren jarrera kritikatu du. "Ezin ditu bi taldeak maila berean jartzen jarraitu, gu emakumeen eskubideen alde borrokan ari baikara", adierazi du Ferreirak. Gainera, hainbat ordezkari politikok, Miren Elgarresta (Emakunde), Ines Ibañez de Maeztu (Arartekoa) eta Maddalen Iriarte (EH Bildu), besteak beste, egindako urratsak nabarmendu nahi izan dituzte, baina erakunde guztiei inplikazio handiagoa eskatu diete.

Gehiago kargatu