Jaiotzak % 2,4 gehitu ziren EAEn lehen hiruhilekoan, 1975etik izandako urterik txarrenaren ondoren
2024ko hiruhileko beraren aldean, % 0,6 igo dira atzerriko amak dituzten haurren jaiotzak, bai eta hirugarren eta ondorengoen jaiotzak ere, % 0,8.
2025eko lehen hiruhilekoan 3.261 haur jaio ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, hau da, aurreko urteko epe berean baino % 2,4 gehiago (77 jaiotza gehiago). 2024. urtea 1975etik izandako kopururik txarrenarekin amaitu ondoren, (% 3,8ko jaitsiera) etorri da atzera igoera.
Aurtengo urtarriletik martxora bitartean jaiotzen kopurua % 6 gehitu zen Araban (534 jaiotza, guztira) eta % 4,6 Bizkaian (1.626), aldiz, % 2,2 jaitsi zen Gipuzkoan (1.101).
Jaiotzen ehuneko handiena 30 eta 34 urte bitarteko emakumeen artean izan zen (guztizkoaren % 34,1); 35-39 urtekoen taldean, % 33,9; 25-29 urtekoen artean, % 13,6; 40 urte edo gehiagoko amen artean, % 11,6; eta jaiotzen % 6,7 25 urte baino gutxiagoko amen artean izan ziren.
Ezkontzaz kanpoko jaiotzak (ezkondu gabeko bikoteak edo familia gurasobakarrekoak) guztizkoaren % 51,3 izan ziren, 2024ko lehen hiruhilekoaren (% 49,7) gainetik. Bizkaian Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa gainditzen dute (% 55,2); Araban eta Gipuzkoan, berriz, ehuneko hori txikiagoa da (% 46,6 eta % 47,9, hurrenez hurren).
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, 2025eko lehen hiruhilekoan, erdiak pasatxo, jaiotzen % 50,4, (1.643 haur), lehenengo seme-alabak izan ziren; 1.151 (% 35,3) aurretik beste haur bat zegoen familietara iritsi ziren; eta hirugarren eta ondorengo jaiotzen ehunekoa % 14,3ra iritsi zen, 2024ko hiruhileko berean baino 0,8 puntu gehiago.
Urteko lehen hiru hilabeteetako jaiotzen % 26,6an amek atzerriko nazionalitatea zuten, 2024ko hiruhileko berean baino 0,6 puntu gehiago. Araban, atzerriko jatorridun amak % 32,2 izan ziren; Bizkaian, % 26,1, eta Gipuzkoan, % 24,5.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak