Ebazpen judiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

40 bat lagun aterarazi dituzte Donostian okupatutako eraikin batetik

Pertsona bat atxilotu dute operazioan agintedunari aurre egitea leporatuta. Abuztuaren 4an 18 urteko emakume gazte batek bortxaketa pairatu zuen.
18:00 - 20:00
Donostiako erdigunean okupatuta zegoen eraikina hustu dute

Goizeko 08:00 aldera, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak 40 bat lagun aterarazi dituzte Donostiako Moraza kalean okupatuta zegoen eraikin batetik, segurtasun eta osasungarritasunaren aurkako arazoak eragiten baitzituzten, Donostiako Udalak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Etxea hiri erdigunean dago eta hainbat urteetan okupatuta egon da. Jabeek ez dute etxebizitza husteko agindurik eskatu, baina auzotarren "segurtasun-eza" salaketen ostean tokia husteko erabakia hartu du Udalak. Abuztuaren 4an, 18 urteko emakume gazte batek eraikinaren barruan bortxatua izan zela salatu zuen.

Operazioan, pertsona bat atxilotu dute agintedunari aurre egitea leporatuta.

Orain dela hilabate batzuk, Donostiako Udalak eraikinaren nondik norakoak aztertu zituen, eta jasandako segurtasun eta osagarritasun arazoak ikusita, txosten bat egin eta epaileari aurkeztu zion eraikinaren utzaraztea eskatzeko.

Epaileak joan den astean eman zuen utzarazteko agindua eta bertan zeuden pertsonak gaur goizean aterarazi dituzte. Gainera, Polizia Nazionala ere izan da bertan zeuden atzerritarren egoera egiaztatzeko.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen aurkako azken epaia salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu UEMAk larunbat honetan, udaletxeen aurrean

Euskarak "justizia" behar duela nabarmendu du Martin Aramendi Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) lehendakaria, eta Auzitegi Gorenetik heldu dena, "ez da justizia, euskara bigarren mailara kondenatzen duen epaia baizik". "Horregatik, aukera guztiak aztertu, eta prest gaude EAEko udal legea dagokion lekuan defendatzeko, baita Europako auzitegietan ere, zerbitzu juridikoek horretarako aukera ikusiz gero", gaineratu du. Halaber, gogoratu du EAEko udal legea "mugarri" izan zela udalerri euskaldunentzat, "elebitasun simetrikoa gainditzeko eta euskara lehenesteko aukera eman zuelako". 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Torre Pachecoko migratzaileek ultraeskuinak egoera astindu aurretik zegoen bizikidetza itzultzea besterik ez dute nahi"

Asier Sanchez ETBk Torre Pachecon duen berriemaileak nabarmendu du, bertako meloi zelai batetik, poliziaren presentzia izugarria dela herrian, batez ere San Antonio auzoan. Bertan biltzen da magrebtar biztanleria.  Ultraeskuindarrek beste elkarretaratze bat deitu dute gaurko, 20:00etan, baina ez dute horretarako baimenik. Torre Pachecoko bizilagunek atzoko egoera errepikatzea espero dute.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Kezkatuta eta beldur handiarekin gaude. Nire semeak ez du etxetik irten nahi"

Joan den ostiralean 16 urteko gazte bat jipoitu zuten Torre Pachecon. Duela 23 urte Murtziako herria honetan bizi den emakume ondarroar baten eta marokoar baten semea da gaztea. Domingoren aurkako erasoa salatzeko manifestazio baketsu batera joan zen lagunekin, baina, sareetako bulo baten ondorioz, Domingoren erasotzailearekin nahastu zuten, eta pertsona talde batek lintxatu egin zuen. Amak herrian eta familian bizitzen ari diren amesgaiztoa kontatu digu.

Gehiago kargatu