Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Erandion atzo izandako istripu batean larri zauritutako motor-gidaria hil egin da

24 urteko Mungiako bizilaguna da zendutakoa. Haren motorrak auto baten kontra jo zuen Unbeko errepidean.

Atzo Erandion (Bizkaia) motor baten eta auto baten artean izandako istripuan larri zauritutako motor-gidaria gaur zendu da Gurutzetako Ospitalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Hildakoa 24 urteko Mungiako bizilaguna da, iturrion arabera.

Ezbeharra igandeko 18:25ean jazo zen BI-2704 errepidean —Unbeko errepidea—.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X