80 urte II. Mundu Gerraren hasieratik
Bigarren Mundu Gerra gizateriaren historiako gatazkarik garrantzitsuena izan zen, bai hildako kopuruagatik (35 eta 60 milioi bitartean), bai gatazkaren basatasunagatik. Helburua etsaiaren sarraskia zen, suntsiketa masiboko armak erabiliz, dela arraza arrazoiengatik, etnikoengatik edo ideologikoengatik.
Sei urteko gerra hasteko gakoetako bat Lehen Mundu Gerrak (1914-1918) ekarri zituen ondorioak izan ziren.
Lehen Mundu Gerra amaitzean sinatutako Versaillesko Itunak (1919) lurralde-egokitze gogorra ezarri zien galtzaileei, mugimendu nazionalistak garatuz.
Horrez gain, Alemaniari ezarritako konponketa ekonomikoek 1929ko krisia larriagotu zuten, demokrazia ahulduz eta alderdi nazien eta komunisten gorakada bultzatuz.
Gatazkaren beste arrazoietako bat Londresek eta Parisek Alemaniarekin zuten harremana izan zen. 1933ko hauteskunde demokratikoen ondoren, Hitler kantziler izendatu zuten urtarrilaren 30ean. 1934an estatuburu izendatu zuen bere burua, amaitutzat eman zuen Versaillesko Ituna eta linguistikoki eta etnikoki alemaniarrak ziren lurraldeak bateratzen saiatu zen.
Lehen Mundu Gerraren ondoren, Austria Europa erdialdeko inperio handi bat izatetik errepublika txiki bat izatera igaro zen. Austriako naziek 1932ko hauteskundeak irabazi zituzten eta tentsioaren eta eraso terroristen estrategia jarri zuten martxan. Ondorioz, Alemaniako anexioa erraztu zuen aurretiazko guda zibil bat sortu zen.
1938ko urrian Italiak, Alemaniak, Frantziak eta Britainia Handiak Munichen emandako hitzaldian Sudeteen okupazioa onartu zen alemaniarren aldetik, Versaillesko Ituna konpontzeko neurri bezala. Hala ere, Hitler haratago joan zen, eta 1939an Txekoslovakia hartu zuen.
Poloniaren inbasioa eta Bigarren Mundu Gerraren hasiera
1939ko irailaren 1ean Alemaniak Polonia hartu zuenean hasi zen Bigarren Mundu Gerra. Hitlerrek Gdansk hiria itzultzea exijitu zion Poloniari, Versaillesko Itunaren arabera Poloniar protektoratu bilakatu zena.
Poloniak elkarren defentsako akordio bat sinatu zuen Frantziarekin eta Britainia Handiarekin 1939ko maiatzean. Horri Alemaniaren eta Errusiaren arteko erasoen aurkako itunak jarraitu zion urte bereko abuztuan. Alemaniarrek mendebaldetik eraso zituzten poloniarrak eta errusiarrek ekialdetik, 1918an galdutako tsaristen inperioko zatia berreskuratuz.

AEBen ontziak sutan Pearl Harborren. Argazkia: USN
"Bizargorri Operazioa"rekin (1941eko ekainaren 22a) hasi zuten alemaniarrek eta haien aliatuek (Italia, Hungaria, Eslovaquia, Errumania eta Finlandia) Errusiaren inbasioa.
Alemaniar indarrak Moskun geldiarazi zituzten 1941eko abenduaren hasieran. Gaizki hornituta eta logistika arazoekin, atzera egitera behartu zituzten.
Stalingradeko Gudua (1942-1943) (historiako odoltsuena izan zen bi milioi hildako baino gehiagorekin) Alemaniaren porrotarekin bukatu zen eta nazien aurreratzea gelditu zuen. Une horretatik aurrera, Hitlerren estrategia defentsiba izan zen.
Armada sobietarrek Berlin hartu zuten eta Erdialdeko Europa haien eragin eremu bilakatu zen, Jaltako Batzarrean (1945) potentzia garaileek erabaki bezala.
Pearl Harbor eta Ameriketako Estatu Batuen isolamenduaren bukaera
Ameriketako Estatu Batuen (AEB) esku-hartzeak ez zituen esperotako emaitzak izan Lehen Mundu Gerran. Horrek kanpo-politikaren isolamendua eragin zuen.
Hala ere, Franklin D. Roosevelt presidenteak ezin izan zuen herrialdea Bigarren Mundu gerran sartu 1941eko abenduaren 7an japoniarrek Hawaiko Pearl Harbor basea eraso arte.
Kanpaina era distiratsuan hasi ondoren, armada japoniarrak Australiara iritsi ziren 1942an, Pazifiko erdia menderatu zuten eta Txinako, Koreako eta Indotxinako lurraldeak eskuratu zituzten.
Midwayko Gudua (1942ko ekaina) eta Guadalcanalekoa (1942ko abuztua-1943ko otsaila) porrot garrantzitsuak izan ziren japoniarrentzat eta lehen garaipen estrategikoa Aliatuentzat.
AEBen industria eta giza potentzia Japoniarena baino askoz handiagoa zen. Ondorioz, etengabeko bonbardaketak jasan behar izan zituzten amerikarren aldetik.
Lehen arma nuklearrak AEBk garatu zituzten Britainia Handiaren eta Kanadaren laguntzarekin. "Manhattan Proiektua" deiturikoak lortu zuen horiek eraikitzea eta Japoniako Hiroshima eta Nagasaki hirien kontra erabiltzea 1945eko abuztuan, 240.000 hildako eraginez.
1945eko uztailean Postdamgo adierazpenaren arabera Japoniak errenditzeari uko egitean, Harry Truman presidenteak bi bonba atomiko jaurtitzea erabaki zuen.
Lehiatzen ari ziren herrialdeak lasterketa atomiko batean aurkitzen ziren, Alemania aurreratuena zelarik AEBen eta Errusiaren atzetik.
Amerikarrek aukera nuklearraren aldeko apustua egin zuten. Erabakia oso eztabaidatua izan zen Errusia Japoniaren aurkako gerran sartzeagatik eta komunitate zientifikoak horren kontra idatzitako txostenagatik. Japoniak amore eman zuen 1945ean Hiroshimako eta Nagasakiko hondamendiekin.
Gerra Hotza
Gatazkaren bukaerarekin mundua bi bloketan banatu zen: AEBen Mendebalde kapitalista eta Sobietar Batasunaren (SESB) Ekialde komunista.
Gatazka horrek Gerra Hotza izena jaso zuen, ez baitzen egon bi potentzien arteko gatazka armatu zuzenik.
Hala ere, mundua gatazka berri bat izateko zorian egon zen harresiaren eraikuntza eta Kubako "misilen krisia" (1962) eragin zuten Berlingo (1961) gertakarien ondoren. Gerra Hotza Ekialdeko Europako erregimenen bukaerarekin amaitu zen, 1981ean, eta Sobietar Batasunaren erortzearekin 1991n.

Churchill, Roosevelt eta Stalin Jaltako Batzarrean. Argazkia: AEBetako Artxibo Nazionala¿
Errusiak mugimendu komunistak eta gerrillariak bultzatu zituen Mendebaldean eta Hirugarren Munduan, eta disidentzia oro zapaldu zuen armekin.
Bere aldetik, AEBk estatu-kolpeak eman zituen ezkerreko Gobernuen kontra eta mundu osoko armadak eta poliziak aholkatu zituen matxinaden kontrako lanetan.
Gatazkak saihesteko nazioarteko erakundeak ezarri arren, hainbat gatazka armatu izan ziren. Indarkeria maila jasanezinetaraino hazi zen. Bitartean, Nazio Batuek 1948ko abenduaren 10ean hartutako Giza Eskubideen Aldarrikapena indarra hartuz zihoan.
Ameriketako estatu batuek Marshall plana jarri zuten martxan Aliatuen herrialdeak berreraikitzeko eta sobietarrek antzeko zerbait egin zuten Comeconekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.
Nafarroatik Gipuzkoara egingo du jauzi Korrikak bere bosgarren gauean
Araban ikusi ditu lekukoak eguneko lehen eguzki printzak, eta bertan ibiliko da Korrika eguerdia iritsi bitartean. Egino eta Ziordia arteko bidea eginda, Nafarroa iparraldean barneratuko da 13:00a aldera, Gipuzkoa helburu hartuta.
Nafarroako Gobernuak suizidioa prebenitzeko behatokia sortuko du, diziplina anitzeko profesionalen parte hartzearekin
Jokabide suizidak dituzten pertsonak prebenitzeko eta artatzeko estrategia aurkeztu du Nafarroako Osasun Departamentuak. Iaz, 39 pertsona hil ziren Nafarroan beren buruaz beste eginda.
Alerta, gas-isuri handi batengatik, Barakaldon
Ezbeharra 10:00ak aldera gertatu da, Lutxana auzoko Elorriaga etorbidean dagoen obra batean, eta horrek kezka sortu du auzokoen artean.
Hamaika pertsona atxilotu dituzte Castro Urdialesen droga-trafikoaren dirua zuritzeagatik
Operazioan 3.000 gramo kokaina baino gehiago, 7 arma labur eta 4 luze, munizioa eta dirua atzeman zituzten.
2015-2025 tartea, erregistroak daudenetik izandako beroena, Munduko Meteorologia Erakundearen azken txostenaren arabera
176 urte badira Lurraren batez besteko tenperatura neurtzen dena, eta azken 11 urteotan erdietsi dira balio altuenak. "Historia 11 aldiz errepikatzen denean, jada ez da kointzidentzia, jarduteko deia zuzena da", azpimarratu du Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak.
CCOO sindikatua, Korrikan parte hartu ez izanaz: "Etsaien aldean jarri gaituzte"
CCOO sindikatuaren kontrako "apartheid soziala" gaitzetsi du berriro sindikatuaren Euskadiko idazkariak, Korrikan parte hartzeari "betoa" jarri diotelakoan. Bestalde, euskararen aurkako eraso judizialik dagoela ukatu egin du sindikatuak.
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.