Albiste da
Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Patinete elektroniko baten bateriak eztanda egin du Hernanin

Patinetea kargatzen ari zen, bat-batean eztanda egin du eta sute txikia piztu da Gipuzkoako herri horretako etxebizitza batean. Ez da inor zauritu.
Horrela geratu da patinetea. Argazkia: Bomberos Euskadi

Kargatzen ari zen patinete elektroniko baten bateriak eztanda egin du gaur Hernaniko etxebizitza batean. Ondorioz, sute txiki bat piztu da, baina berehala amatatu dute. Dena dela, ke ugari pilatu da eta Donostiako suhiltzaileak joan behar izan dira. Ez da inor zauritu.

Gertakaria 11:30 aldera jazo da Hernaniko etxebizitza batean. Argitu gabeko arrazoiak tarteko, baterietako batek eztanda egin eta sutea eragin du.

Donostiako suhiltzaileak etxebizitzara heldu direnerako, garrak amatatuta zeuden, baina pilatutako kea ateratzen jardun behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X