Jazoera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau urteko neskato bat itota hil da Bilbon, anakardo bat kontrako eztarrira joanda

Fruitu lehorrak jaten ari zen, horietako bat kontrako eztarritik joan zaionean. Miribilla auzoko etxebizitza batean gertatu da ezbeharra. Haurra berpizten saiatu dira, baina ez dute lortu.
18:00 - 20:00
Heimlich maniobra, bizitza salbatzeko teknika bat

Lau urteko neskato bat hil da Bilbon, itota, fruitu lehor bat kontrako eztarritik joan ostean, Segurtasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez.

Ezbeharra joan den ostegunean jazo zen, arratsaldean, Andres Eliseo Mañaricua kaleko etxebizitza batean, Miribilla auzoan. Haurra anakardoak jaten ari zen, horietako bat kontrako eztarritik joan zitzaionean. Medikuak bertaratu ziren, eta neskatoa berpizten saiatu, baina ez zuten lortu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X