Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat larri zauritu da Iruñean ibilgailu batek harrapatuta

Ezbeharra Atarrabiako etorbidean jazo da asteburu honetan. 38 urteko emakumea ospitalera eraman dute, hankan hainbat haustura zituela.

38 urteko emakume bat larri zauritu da asteburuan Iruñean gertatutako harrapaketa batean, Udaltzaingoak ohar batean jakinarazi duenez.

Ezbeharra Atarrabiako etorbidean jazo da, San Kristobal kalearen parean. Jasotako kolpearen ondorioz, biktima Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute hankan hainbat haustura zituela.

Udaltzaingoak ez du istripuaren inguruko bestelako xehetasunik eman.

Zure interesekoa izan daiteke

Olentzero eta Mari Domingi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikusmin handia EITBren Bilboko egoitzan, Olentzero eta Mari Domingi agurtzeko eta azken gutunak emateko

Haurren gutunak jasotzen eta haiekin argazkiak egiten izan dira biak ostiral arratsaldean, Bilboko kaleetan zehar egingo duten kalejiraren aurretik. Abenduaren 23an izango da hori, eta zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez eitb.eus-en, 18:30etik aurrera, Anabel Arrizaren eta Aritz Mendiolaren kontakizunarekin. Emanaldia asteazken arratsaldean emitituko da ETB1en.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Guardia Zibilak erietxera eraman ditu Beloradotik joandakoekin Urduñan bizi ziren mojetako bost, osasun-baldintza kaxkarretan zeudelakoan

Ostegun honetan Santa Klarako monastegitik 87 eta 101 urte arteko bost moja atera dituzte eta Basurtuko erietxera eraman dituzte azterketa egitera, epailearen aginduz. Guardia Zibilak jakitera eman duenez, emakumeak osasun-baldintza txarretan bizi zirela egiaztatu ahala izan dute. Adierazpen horiek gezurtatzeko helburuz, etxeko mojetako batek sareetan zabaldu ditu eraikin barruko irudiak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X