BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dozenaka lagun bildu dira Mungiako kuartel militarraren aurkako martxan

Ekintzaileek errefuxiatuek mugetan bizi dituzten egoera larriak salatu dituzte antzerki baten bidez.
Mungiako kuartelaren aurkako martxa. Argazkia: @oeebizkaia

Bizkaiko hainbat taldek hartu dute parte Soietxeko (Mungia) kuartel militarraren aurkako martxa tradizionalean. Aurtengoa 30. edizioa izan da.

"Bota kuartelie eta erein porrue" lelopean, lurraldeko instalazio militarrik handiena desagertzea eskatu dute, martxa popular bat antolatuz instalazioetaraino.

Kuartelera heltzean, ekintzaileek errefuxiatuek mugetan bizi dituzten egoera larriak salatu dituzte antzerki baten bidez.

Gainera, armadek heriotza eta suntsipena sortzen dutela salatu dute, eta horiek direla munduko migrazioen arrazoi nagusia. Horrez gain, Soietxeko kuartela Mungialdeko gizarte beharrizanetara bideratzea eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X