'Grooming'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute nafar neskato bati argazki intimoak eskatzeagatik

Argazkien truke, mugikor bat eskaini zion gizonak neskatoari, 2018ko abuztuan, hark 10 urte zituela. Behin-behineko espetxealdian dago.

Polizia Nazionalak Kantabriako 23 urteko gizon bat atxilotu du, Nafarroako adingabe bat jazartzea egotzita; neskatoari azken belaunaldiko mugikor bat eskaini omen zion, eta biluzik egindako argazkiak eskatu zizkion trukean.

Poliziak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez, urriaren 21ean atxilotu zuten gizona.

Gertakariak 2018ko abuztuaren 10ean jazo ziren. Orduan, neskatoaren gurasoetako bat Nafarroako Bulego Nagusian azaldu zen, ezezagun batek 10 urteko alaba engainatu zuela salatzeko. Hain zuzen ere, azken belaunaldiko mugikor bat eskaini zion, biluzik hartutako argazkien truke.

Bere adineko beste neskato bat zelakoan hasi omen zuen harremana neskatoak gizon harekin, sare sozial ezagun baten bidez.

Gizonak argazki-lehiaketa batean parte hartzea eskaini omen zion adingabeari, eta lehiaketaren saria gama altuko mugikorra zen, Polizia Nazionalak azaldu duenez.

Mugikor hori irabazteko aukera izateko, biluzik hartutako argazkiak eta bideoak bidali behar zizkion, WhatsApp aplikazioa erabilita.

Adingabeak onartu egin zuen eskaintza, baina, salaketaren ostean egindako ikerketen ondorioz, Kantabriako gazte bat identifikatu, aurkitu eta atxilotu zuten, prostituzioarekin, sexu-esplotazioarekin eta adingabeak galbideratzearekin lotutako ustezko delitu bat egotzita.

Atxilotuak ez zuen aurrekari penalik, eta epaileak kartzelan sartzea agindu zuen.

Interneteko erabilera arduratsua

Poliziak berretsi du oso garrantzitsua dela umeei Internet modu arduratsuan erabiltzen irakastea, eta beharrezkoa dela gainbegiratzea "beti" adingabeek Sarean zer egiten duten.

Agenteek azpimarratu dute umeei, txikitatik, argi esan behar zaiela ez dutela hitz egin behar ezezagunekin, "ez bizitza birtualean, ezta benetakoan ere, noski"; bestela, 'grooming' izenarekin ezagutzen den delituaren biktimak izateko arriskua dago (pertsona heldu batek erabilitako engainu-teknika bat da, adingabe bat balitz bezala jokatuz, argazkiak, bideoak edo sexu-topaketak lortzeko).

Poliziak nabarmendu duenez, horrelako deliturik pairatuz gero, salaketa jarri behar da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

KORRIKA 22 2022 AEK HITZEKIN
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

CCOO Korrikatik kanpo geratu da, AEK-k erabaki baitu sindikatuak ez duela lekukoa eramango, "euskararen aurkako jarrerak sustatzen" dituelakoan

Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X