Migratzaileak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Ocean Viking' ontziak 60 migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneo itsasoan

Erreskatea "konplexua" izan da, Libiako kostaldetik 60 itsas miliara. Migratzaileak, tartean hiru hilabeteko haurtxo bat eta hiru urteko ume bat, "modu seguruan daude jada".
Mediterraneo itsasoan 'Ocean Viking' ontziak erreskatatutako 60 pertsona. Argazkia: @SOSMedFrance

Mugarik Gabeko Medikuak eta SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundeen Ocean Viking ontzi humanitarioak 60 pertsona erreskatatu ditu bart Mediterraneo itsasoan, noraezean zebilen egurrezko txalupa batetik, bi erakundeek jakitera eman dutenez.

Erreskatea "konplexua" izan da, Libiako kostaldetik 60 itsas miliara, SOS Mediterranee erakundeak Twitter bidez zabaldu duten mezu batean azaldu dutenez.

Migratzaileak, tartean hiru hilabeteko haurtxo bat eta hiru urteko ume bat, "modu seguruan daude jada" Ocean Viking ontzian, lehorreratzeko baimenaren zain.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X