Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Metro Bilbaoren zerbitzua berrezarri dute, seinaleztapen-sistemak huts egin ondoren

Itxaronaldiak ezberdinak izan dira geltokiaren eta linearen arabera. Teknikariak matxura konpondu dute jada.
Bilboko Metroa
Bilboko Metroa

Matxura izan da gaur Bilboko metroaren seinaleztapen-sisteman, eta, ondorioz, atzerapenak sortu dira sare osoan, Metro Bilbaoko iturriek eitb.eus-i jakinarazi diotenez.

Sistema automatizatuta dago, eta horrek huts egin duenez, arazoak sortu dira metroen joan-etorrian. Itxaronaldia ezberdina izan da geltokiaren eta linearen arabera, baina zerbitzua bermatuta zegoela azpimarratu dute Metro Bilbaotik.

Matxura 12:00ak aldera gertatu da, eta zerbitzua normaltasunez berrezarri da 15:00ak baino lehen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X