Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mungiako eraikin bateko bizilagunak etxetik atera dituzte, sute batengatik

Medikuek udaltzain bat artatu dute, eraikina husteko lanetan ari zela kea arnasteagatik. San Ignacio Etxe Taldea kalean piztu da sua, hiru solairuko eraikin batean.
18:00 - 20:00
Eraikin bat hustu dute Mungian, sute baten eraginez

Mungiako (Bizkaia) San Ignacio Etxe Taldea kaleko eraikin bateko hainbat bizilagun etxetik atera behar izan dituzte bart, lehen solairuko etxebizitza batean sutea piztu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

21:00ak aldera piztu da sua, koltxoi batek su hartu ostean, Mungiako Udaltzaingoak azaldu duenez. Udaltzainak, medikuak eta suhiltzaileak lekura hurbildu dira, eta hiru solairuko eraikin horretako bizilagunak etxetik ateratzen lagundu dituzte.

40 minutu geroago, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute sua. Medikuek, berriz, udaltzain bat artatu dute, eraikina husteko lanetan ari zela kea arnasteagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X