Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

49 urteko gizon bat hilik topatu dute Durangoko kutxazain baten barruan

Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatikoan lo egin duen pertsona mugitzen ez zela ikusi du partikular batek, eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die.
Gizon bat hil da Durangoko (Bizkaia) kutxazain batean. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.

49 urteko gizon bat hil da igande honetan Durangoko (Bizkaia) kutxazain automatiko baten kabinan.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, 12:30 aldera abisua jaso dute larrialdi zerbitzuek.

Bertaratu diren zerbitzu medikoek heriotza baino ezin izan dute baieztatu.

Fray Juan de Zumarraga kaleko kutxazain automatikoan lo egin duen pertsona mugitzen ez zela ikusi du partikular batek, eta larrialdi zerbitzuei abisua eman die.

Gorpuak ez du indarkeria zantzurik. Gizona estalita zegoen, bertan gaua pasa duelako.

Gorpua auzitegiko medikuntza zerbitzura eraman dute, bertan autopsia egin diezaioten, heriotzaren zergatiak zehazteko.

Albiste gehiago gizartea

Gehiago kargatu