Gizon bat inputatu dute Nafarroan, 187 km/h-ko abiaduran gidatzeagatik
Foruzaingoak bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi dio Milagroko 49 urteko gizon bati, orduko 187 kilometroko abiaduran gidatzeagatik, gehienez 90 km/h-ko abiaduran joan daitekeen tarte batean.
Tuterako foruzainek, NA-134 (Ebroko ardatza) errepidean harrapatu zuten gidaria, Milagro parean, istripu ugari izan ohi diren inguruan abiadura-kontrol prebentiboa egiten ari zirela. Gidaria, Tafallako zaintzako epaitegian agertu beharko da datorren astean.
Gainera, baimendutakoaren gainetik gidatzen harrapatu zituzten beste bi gidari zigortu zituzten, arau-hauste larria leporatuta.
Zehazki, 146 km/h-ko abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman zuten aurrena, eta 400 euro eta 4 puntuko zigorra ezarri zioten. Gidariak (57 urteko gizona), gainera, positibo eman zuen anfetamina eta metanfetamina droga-probetan (1.000 euro eta 6 puntu).
Beste gidaria (37 urteko gizon bat) 172 km/h-ko abiaduran zihoan, eta, hori dela eta, 600 euroko isuna jarri diote eta gidabaimeneko 6 puntu kendu dizkiote.
Zure interesekoa izan daiteke
Euria gorabehera, giro ederrarekin ospatu dute San Tomas Bilbon eta Donostian
Negu giroa nagusitu da, baina horrek ez ditu bisitariak kikildu, eta milaka pertsona ibili dira Bizkaiko hiriburuan eta Gipuzkoakoan hara eta hona.
51 urteko gizonezko bat hil da A-1 autobian, Agurain parean izandako istripu batean
Kamioi batek eta auto batek talka egin dute, Irungo noranzkoan. Autoan zihoan beste pertsona, 59 urteko gizasemea, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute.
Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu aurten saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da batez besteko gastua biztanleko; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteko dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. Zozketa 09:00etan hasiko da, eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.
Emakume baten gorpua agertu da Barakaldoko etxebizitza batean, "indarkeria zantzuekin"
Emakumearen senideek Ertzaintzari jakinarazi diotenez, konorterik gabe aurkitu dute bere etxean goizean. Bertaratu ostean, heriotza baieztatu eta ikerketa abiatu du Ertzaintzak gertatua argitzeko.
Jaurlaritzak Neguko Bidezaintza Plana aktibatu du, mendateen egoera bertatik behera jarraitzeko
Jarraipen eta informazio fasea martxan jarrita, elurra kentzeko 215 makina, ibilgailu astunak erretiratzeko 7 garabi eta 130 laguntza-ibilgailu izango dira behar denerako prest.
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan
Euriak eta neguko giroak ez ditu herritarrak kikildu eta milaka lagun gerturatu da Areatzara azoka bereziaz gozatzera.
Gaur goizaldean Bilbon izan den tiroketa bat ikertzen ari da Ertzaintza
Gaueko aisialdirako lokal baten inguruan izan da, eta tiroen egilea bilatzen ari dira.
Jende asko Donostian San Tomas eguneko ferian, goizeko aterrunea aprobetxatuz
Talogileak etengabe ari dira lanean goizean goizetik, eta bertako produktuen saltokiek ere aukera paregabea eskaintzen dute gabonen atariko jai honetan sabelak gozatzeko.
A-1 errepidea itxita egongo da hainbat egunez Iruraiz-Gaunan, Irungo noranzkoan, kamioi batek su hartu ondoren
Suteak kalteak eragin zituen asfaltoan, eta konpondu egin behar dute. Trafikoa A-3100 errepidetik bideratzen ari dira, Agurainera iritsi baino lehentxeago atzera autobian sartzeko.
Harrera jendetsua egin diete Baionan Olentzerori eta Mari Domingiri
Ohiturari jarraikiz, Errobi ibaian barrena traineruz heldu dira Lapurdiko hiriburura. Opariak ez ezik, euskara eta itxaropena ere ekarriko dituztela azpimarratu dute biek ala biek.