Lanbide Heziketa Dualeko matrikulazioak gora egin du 2019-2020 ikasturtean
Ikasturte honetan 2.639 ikasle eta 1.435 enpresa ari dira Lanbide Heziketa Dualean parte hartzen, eta aurreko ikasturteko datuekin alderatuta, gora egin du eredu horren matrikulazioak, Cristina Uriarte Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzak sailburuak gaur nabarmendu duenez.
Uriartek, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera Bilbon emandako prentsaurrekoan, azaldu du Lanbide Heziketako eredu honek "enplegagarritasun maila oso altua" duela. 2018-2019 ikasturteko datuak aintzat hartuz, ikasleen % 91k ikasketak amaitu eta hurrengo egunean izan zuten lan-kontratua.
Sailburuak nabarmendu duenez, heziketa-ziklo industrialetan, nesken presentziak bilakaera positiboa izaten jarraitzen du. Ikasturte honetan, ziklo industrialen aldeko aukera egin duten nesken kopuruak % 12,3 egin du gora: iazko 1.776 ikasletik, aurten ziklo horiek ikasten ari diren 1.994 ikasleko kopurura igaro da. Gorakada honekin, ziklo industrialetan dauden ikasle guztien % 11,13 dira emakumeak. Zerbitzuen eremuko heziketa-zikloetan, aldiz, ikasleen %52,89 dira emakumeak.
Ikasketak burutzeko ikasleek aukeratu dituzten hizkuntza-ereduei dagokienez, matrikulen bilakaerak adierazten du % 18,7ko igoera izan dela B ereduan, eta % 5,17koa D ereduan, aurreko ikasturtearekiko. A ereduak gehiengoa izaten jarraitzen du, baina % 4,53 egin du behera. Bost ikasturte atzera begi jarriz gero, are esanguratsuagoa da hizkuntza-eredu horiek (B eta D ereduek) izan duten igoera: 2015-2016 ikasturtean, ikasleen % 25,13k B edo D ereduetan egiten zituzten Lanbide Heziketako ikasketak; ikasturte honetan, ehuneko hori % 41,21era iritsi da.
Lanbide Heziketak, oro har, % 1,85eko hazkundea izan du matrikulatan, 43.140 ikasleko kopurura iritsirik.
Ikasle horien guztien artean % 55,31k zerbitzuekin loturiko zikloen aldeko hautua egin dute, eta % 44,69k industrialen aldekoa. Ikasle-kopurua ziklo industrialetan igo da gehiago, horietan % 2,53 egin baitu gora iazko ikasturtearekin alderatuta. Zerbitzuen sektoreari lotutako zikloetan, berriz, % 1,31koa izan da gorakada.
Zure interesekoa izan daiteke
Hiru pertsona artatu dituzte Usurbilen, sute batean kea arnasteagatik, eta beste bat Errenterian
Usurbile, hiru pertsonak tokian bertan artatu dituzte, baina Errenterian, Donostia Ospitalera eraman behar izan dute emakume bat. Barañaingo supermerkatu batean ere sutea izan da larunbat honetan baina ez da inor zauritu.
Manteroen kontrako "poliziaren esku-hartze bortitza" salatu dute dozenaka lagunek Bilbon
Mbolo Moye Doole eta Manteroekin bat! plataformek deituta, ostegunean Ertzaintza eta Udaltzaingoa manteroen aurka indarkeriaz aritu zirela salatu dute. Horien esanetan, "ez da gertaera isolatua izan", hilero jazotzen baitira halakoak.
Euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu eta EHEko lau ekintzaileren aurkako epaiketa salatu dute dozenaka lagunek Baionan
Euria eta hotza egin badu ere, 200 euskaltzale batu dira protestara datorren ostegunean epaituko dituzten Euskal Herrian Euskarazeko lau kideei babesa emateko.
Adingabe bat atxilotu dute Getxon, beste gazte bati lepoan labankadak eman eta larri zauritzeagatik
Ertzaintzak jasotako testigantzen arabera, 01:00ak aldera, hiru gazte Areeta auzoko parke batean zeuden banku batean eserita, erasotzailea eurengana joan eta oldartu zitzaienean. Higu gazteek korrika alde egin zuten baina bat harrapatu eta zauritu egin zuen.
Kamioi batek A63 autobian izandako istripuak auto-ilara luzeak eragin ditu Donibane Lohizune parean
Ibilgailua irauli egin da, eta ondorioz zama galdu du. Errepidea erabat itxi dute eta 6 kilometrora arteko ilarak sortu dira, baina 19:15ean errei bat ireki dute bertan hiru orduz geldirik egon diren ibilgailuak pasatzeko. Ondoren, berriro itxi dute bidea, kamioia bertatik kendu ahal izateko.
Gizon bat atxilotu dute Errenterian beste gizon bat labanaz hiltzen saiatzea egotzita
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen 36 urteko gizasemea, baina gertakariak hilaren 12an jazo ziren, Gipuzkoako udalerri horretako lokal batean. Biktima, 21 urtekoa, ospitaleratu egin behar izan zuten, zauri larriak baitzituen.
Osasun sailburuaren arabera, iraungitako txertoen kasuak "ESI batean edo bitan izan dira, Donostialdekoan tartean"
Alberto Martinezek ETBn egindako elkarrizketa batean azaldu duenez, pertsona batek "bere lana egin beharko lukeen modura egin ez duela ondorioztatzen bada, horren ardura hartu beharko luke, zalantzarik gabe". Sailburu gisa, ahal den neurrian, horrelako akatsak ez direla berriro jazoko bermatu behar duela nabarmendu du, hori baita bere "ardura".
Euskal eskola publikoen "itxierak eta bat-egiteak" itunpeko ikastetxeei "artifizialki eusteko" direla salatu du Sumarrek
Sumar Mugimenduak, Ezker Anitza-IUk eta Berdeak Equok "Hezkuntza publikoaren aldeko frontea" ekitaldia egin dute larunbat honetan Santurtzin, EAEko hezkuntza publikoaren egoera aztertzeko.
Osakidetzak iaz jarritako 168.000 txerto berrikusiko ditu, balizko gorabeheren bila
Gripeari eta COVID-19ari aurre egitekoak izan ezik (seguru dakite horiek ez zeudela iraungita), 2025ean inokulatutako guztiak aztertuko dituzte, badaezpada.
Elurrak eta izotzak zirkulazioa zaildu dute zenbait mendatetan larunbat honetan
Bernedoko mendatea itxita dago, errepidean elurra pilatu baita. Azazetan, Kurtzetan, Herreran edo Urduñako mendatean arreta handiz ibili behar da, eta Opakuan eta Izaban kateak behar dira.