Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi sute piztu dira Bermeoko eta Mutrikuko baserrietan

Udaltzain bat artatu behar izan dute Bermeoko San Migel auzoko baserrian piztutako sutean kea arnasteagatik.
Sutea Mutrikuko baserrian
Sutea Mutrikuko baserrian. Argazkia: @suhiltzaileGIP

Bi sute piztu dira ostiral goizaldean Mutrikuko (Gipuzkoa) eta Bermeoko (Bizkaia) beste hainbeste baserritan. Azken horretan, udaltzain bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik, Segurtasun Sailak Europa Press albiste-agentziari jakinarazi dionez.

Mutrikun, Mijoa auzoko baserri batean piztu da sua, eta Zarauzko, Eibarko eta Markinako suhiltzaileek hartu dute parte sua itzaltzen. Ez da zauriturik izan.

Bestalde, udaltzain bat artatu behar izan dute Bermeoko San Migel auzoko baserri batean piztutako sutean kea arnasteagatik. Ez da beharrezkoa izan ospitalera eramatea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X