Gripea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

29 lagun hil dira jada gripearen ondorioz

Euskadiko gripe kasuak gora egin dute berriro, aurreko asteko beherakadaren ostean.
Lehen Mailako Arretan 5.502 kontsulta izan dituzte gripea dela-eta.
Lehen Mailako Arretan 5.502 kontsulta izan dituzte gripea dela-eta. Argazkia: EiTB.

Euskadiko gripe-jarduerak gora egin du berriro ere, aurreko astean izandako beherakadaren ostean. Gripe-denboraldia hasi zenetik, 29 lagun hil dira jada, Osasun Sailak eta Osakidetzak emandako datuen arabera.

Medicos Vigia Zaintza Epidemiologikoko Sareak egindako azken txostenak adierazi du urtarrilaren 27tik otsailaren 2ra 100.000 biztanleko 306 gripe kasu zenbatu direla; aurreko astean, berriz, 299,8 kasu erregistratu ziren 100.000 biztanleko.

Txosten horren arabera, Lehen Mailako Arretan 5.502 kontsulta izan dituzte gripea dela-eta. Orotara, 949 lagun eraman dituzte ospitalera, behin gripea zutela egiaztatuta, eta 949 horietatik, 231k betetzen dituzte larritasun-irizpideak. Gripea dela eta, 29 pertsona hil dira, horietako sei aztertutako azken astean.

Gripea urtero errepikatzen den osasun publikoko arazoetako bat izateaz gain, "pertsona ahulenei ondorio larriak" ekar diezazkien gaixotasuna dela ohartarazi du Osakidetzak. Horren harira, iaz 1.662 pertsona ospitaleratu zituztela gogorarazi du. Horietatik, 435 larritasun egoeran zeuden eta 79 hil egin ziren.

Joan den denboraldian, jarduera handieneko unea 2019ko hirugarren astea izan zen, izan ere, 100.000 biztanleko 532,5 kasuko intzidentzia-tasa lortu baitzen.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X