Donostia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urumea ibaiko isurketa metroko obrarekin lotuta dago

Eneko Goia alkateak esan du Udalak ezin duela zigorrik jarri, baina dagoeneko enpresa arduradunarekin kontaktuan jarri direla azpimarratu du.

Azkenaldian Urumea ibaian izan diren isurketak topoaren obretan erabilitako makineriaren garbiketaren ondorio direla argitu du Eneko Goia Donostiako alkateak.

Prentsaurrekoan azaldu duenez, makinak garbitzeko erabilitako ura lokatzarekin nahasten da eta euri-urak bideratzeko sarearen bidez ibairaino heltzen da.

Eusko Trenbide Sarea bultzatutako obra gauzatzen ari den enpresa sustatzailearekin kontaktuan jarri da Udala, eta isurketa gehiago izan ez dadin beharrezkoak diren neurriak har ditzala eskatu dio.

Enrique Ramos Ingurumen zinegotziaren arabera, Donostiako Udalak ez du eskumenik enpresa horri zigorrik jartzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X