Bisurteak, zergatik?
Aurtengo otsailak 29 egun ditu; beraz, 2020 bisurtea da. Berezitasun hau lau urterik behin gertatzen da, eta egutegiaren ezberdintasunak zuzentzera dator.
Urte bakoitzak 365 egun ditu, baina baita zenbatzen ez diren 5 ordu eta 48 minutu ere. Ondorioz, lau urterik behin egun bat gehitu beharra dago, eta, hortaz, 366 egun ditu.
Bisurtea latinetik datorren adiera da: bis sextus dies ante calendas martii (seigarren eguna martxoa baino lehen). Julio Zesarrek otsailaren 23 eta 24 artean beste egun bat tartekatu zuen.
Calendas, nonas eta idus
Juliotar egutegian otsailaren 24a martxoko kalendetako (hilabeteko lehen eguna) seigarren eguna zen. Erromatarrek ez zituzten egunak martxoaren 1etik 31ra zenbatzen, hiru data bakarrik zituzten erreferentzia: kalendak, nonak eta idusak. Zenbatzeko erreferentzia eguna hartzen zuten (kasu honetan, martxoaren 1a).
Egutegi gregorianoan, egun estra hori otsailaren amaieran jarri zuen Gregorio XIII.a aita santuak. Hala, 28 egun izatetik 29 izatera pasatu zen.
Lautan zatigarriak
Bisurtea zein den erabakitzeko 'arauei' dagokienez, laurekin zatigarriak ziren urte guztiak hartzen ziren bisurtetzat juliotar egutegian. Gregorianoan ere, bisurteak laurekin zatigarriak diren urteak dira, baina 100ekin zatigarriak direnak kenduta. Hala ere, badago salbuespen bat: urte bat 100ekin eta 400ekin zatigarria bada, orduan bisurtea da.
Mende amaierako urteak eta bukaeran 00 dutenak (mendea 4ren multiplo ez denean) baztertzen ditu sistemak, adituek azaldu dutenez.
K.a. 49. urtean hasi zen
Bisurtekoaren egun estraren historia K.a. 49 urtean hasi zen, Julio Zesar buruzagiak egutegi bikaina Kleopatra faraoiaren lurraldean, Egipton, aurkitu zuenean. Egutegi erromatarra desfasez josita zegoen.
Orduan, Alexandriako Sosigenesen eskuetan utzi zuen juliotar egutegia diseinatzeko ardura. Sosigenes astronomoa, matematikaria eta filosofoa zen.
Desfase naturala
Egutegi horrek 365 egun zituen eta egun bat gehiago lau urterik behin, Lurrak Eguzkiaren inguruan ematen duen bira sinkronikoa ez denez desfase natural bat sortzen delako.
Egutegi erromatarrak pilatuta zituen desfaseen ondorioz, K.a. 46. urtea historiako luzeena izan zen: 445 egun. Ezohiko urte horri "juliotar urtea" edo "anabasaren urtea" deitu zioten, Wikipediak jasotako azalpenaren arabera.
Sothis izarraren agerraldia lau urterik behin egun bat atzeratzen zela bazekiten egiptoarrek, urte berriari hasiera emanez. Hala ere, 200 urte lehenago, Kanopeko kontzilioan, erreforma egin ahal izan zutenean, egiptoarrek ez zuten aldatu apaizen eta politikarien arteko borrokengatik.
Egutegi hori ofiziala izan zen mende askotan. Nizeako kontzilioan Sosigenesen hanka-sartze bat zegoela ohartarazi zuten, baina ez zuten zuzentzeko ezer egin 1582ra arte, egutegi gregorianoa finkatu arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zalduondoko (Araba) baso-sutea kontrolatzen saiatzeko lanean jarraitzen dute
Gaur goizaldean Galarreta mendiaren goialdean, Zalduondon (Araba), piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen 21:00etan, eta suhiltzaileek sua itzaltzeko lanean jarraitzen dute, Foru Aldundiko iturriek jakitera eman dutenez.
90 urteko pertsona bat hil da Bizkaiko egoitza batean, bero-kolpe batek jota
Guztira, 44 pertsona artatu ditu Osakidetzak astearte honetan (atzo halako bi), EAEn izandako tenperatura altuen ondorioz.
Dibortzioaren legeak 45 urte bete ditu
Lau hamarkada baino gehiago igaro diren arren, oraindik asko dago egiteko dibortzio-prozesuak erabat bidezkoak izateko. EAEn, 2015eko Familia Harremanen Legeari esker zama ekonomikoa arindu da zaintza partekatuarekin. Baina, Juntas y Revueltas elkartearen arabera, "ez dago jarraipen eta kontrol nabarmenik".
Baso-suteei aurre egiteko larrialdi-faseko 1. egoera ezarri du Segurtasun Sailak
Eusko Jaurlaritzak arreta handiz jokatzeko eta suteak eragin ditzakeen edozein jarduera saihesteko eskatu die herritarrei, batez ere landa-eremuetan, basoetan edo landaredi lehorretik gertu.
Auto-ilarak BI-30 errepidean, Barakaldon, 8. kilometroan izandako istripu baten ondorioz
BI-30 errepidean, Barakaldo parean, izandako istripu baten ondorioz, auto-ilarak sortu dira Galdakaorako noranzkoan, errei bat itxi ostean.
Musikenek "arretaz" ikertuko du harpa irakasle batek ikasleei emandako tratua
Musikeneko Zuzendaritzak "kaltetua izan daitekeen edonori" jakinarazi dio "zentroaren arreta osoa" izango duela, eta, horretarako, ikastetxeak "eskura dituen bideen bidez harremanetan jartzeko" eskatu du.
San Joan surik piztuko ez den herrien zerrenda
Nafarroako Gobernuak San Joan surik ez egiteko gomendatu du. Eusko Jaurlaritzak ez du gomendio orokorrik eman eta herri bakoitza bere erabakiak hartzen ari da. Hala, Iruñean, Barakaldon, Urretxun, Zumarragan, Sopelan, Berangon, Gernikan eta Muxikan, besteak beste, ez da surik piztuko.
EHUko errektoreak ohartarazi duenez, kalifikazioak "ezin dira presio sozial, politiko edo mediatikoagatik zehaztu"
Joxerramon Bengoetxea EHUko errektoreak adierazi du kalifikazioak ezin direla zehaztu "presio sozial, politiko edo mediatikoagatik". Horrekin batera, USaPeko euskara azterketetan izandako zenbait notek eragindako polemikaren harira, esan du ikasleen eskubideak defendatzeak "ebaluazio-sistemaren inpendendentzia defendatzea" dakarrela.
Pedrosa sailburuak jakinarazi duenez, USaPeko euskara azterketan zeroen % 47 ebaluatzaile berak jarri zituen
Azterketa horretan jarritako 168 zeroetatik 108, 11. eta 12. epaimahaiek zuzendutako azterketei dagozkie; guztien % 64,3.
Berrikuspenaren ondoren, euskara azterketako zeroak murriztu egin dira, baina "igoera esanguratsurik gabe" kasu gehienetan
Unibertsitatera sartzeko proben behin betiko kalifikazioak argitaratu dituzte eta EHUko errektoreak balorazioa egin du: ebaluazio- eta berrikuspen-sistemaren alde egin du.