Albiste da
Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Intoxikatu bat eta hainbat lagun etxetik kanpo Orion, gas-leherketa baten ondorioz

Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.
18:00 - 20:00
Pertsona bat zauritu da Orion, gas leherketa baten ondorioz

Pertsona bat kea arnastuta intoxikatu da eta hainbat lagun etxetik atera dituzte asteazken goizean Orion (Gipuzkoa), etxebizitza batean izandako gas-leherketa baten ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Zauritua ospitalera eraman dute.

Gertaera 06:10 aldera jazo da, Eusko Gudari kaleko etxebizitza batean, ikertzen ari diren arrazoiak direla eta.

Gas-leherketa bigarren solairuan izan da, eta kaltetutako etxebizitzaren leiho bat eraikinaren barruko patiora erori da.

Ondorioz, sutea piztu da sukaldean, eta Gipuzkoako Suhiltzaileak bertaratu dira, garrak itzaltzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X