M8: Nafarroan antolatutako protesta ekitaldiak
Martxoaren 8an Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskal Herriko Mugimendu Feministak protesta ekitaldiak egingo ditu nonahi. Gainera, horietan parte hartzera deitu ditu herritarrak.
IRUÑEA
12:00 Mobilizazioa Gaztelu plaza
18:00 Mobilizazioa Antonutin
ARANGUREN
12:00 Elkarretaratzea Mutiloa plazan
BURLATA
10:30 Herri apainketa (Parrita)
12:00 Ekitaldia eta manifestazioa (Parrita)
13:00 Argazki erraldoia
13:30 Vermouth feminista (Axular)
16:50 Zutabea manifestaziora (Askas)
ORKOIEN
12:00 Elkarretaratzea Udaleko plazan
ZUDAIRI
12:00 Elkarretaratzea Ameskoabarreneko udaletxean
LIZARRA
10:30 Bizimartxa Santiago plazan
12:00 Manifestazioa Udaletxean
14:00 Bazkari autokudeatua
18:00 Elkarretaratzea Foru Plazan
BIURRUN-OLKOTZ
14:00 Elkarretaratzea plazan
TUTERA
12:00 Txupinazoa Aita Lasa plazan
12:20 Manifestazioa Plaza Berriraino
13:00 Adierazpenaren irakurketa eta “El violador eres tú” aldarrikapena
14:30 Bazkaria eta bingo musikala
16:30 Herri Kirolak
18:00 Elkarretaratzea Plaza Berrian
ERRIBERRI
18:00 Elkarretaratzea Karlos III.a 'Noblea' plazan
CORELLA
12:00 Elkarretaratzea Udal plazan
TAFALLA
18:30 Elkarretaratzea Nafarroako Frantzisko plazan
BARASOAIN
19:30 Elkarretaratzea udaletxean
ALFARO
13:00 Elkarretaratzea Espainia plazan
EZKAROZE
12:30 Elkarretaratzea plazan
GARRALDA
12:30 Elkarretaratzea Garraldan
CAPARROSO
13:00 Elkarretaratzea Udaleko plazan
GARES
13:00 Elkarretaratzea Mena plazan
OBANOS
13:00 Elkarretaratzea Udalean
MENDIGORRIA
12:00 Elkarretaratzea Udalean
LARRAGA
19:00 Elkarretaratzea Udaleko plazan
BERBINTZANA
16:30 Elkarretaratzea Udalean
MIRANDA ARGA
13:30 Elkarretaratzea El Portalen
ANDOSILLA
11:30 Vermouth autokudeatua eta pankarten lantegia Udaleko plazan
18:30 Zubitik irteera
19:00 Adierazpenaren irakurketa Udaleko plazan
LESAKA
12:30 Elkarretaratzea eta kalejira
13:30 Denak Malerrekara
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.