Zirkulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ilara handiak N-1ean Andoainen, hiru orduz, istripu baten ondorioz

Zazpi kilometrorainoko auto-ilarak izan dira, Lasarte-Oriarako norabidean. Zortzi ibilgailuk egin dute talka, eta bost lagun zauritu dira, bat ere ez larri.
18:00 - 20:00
Zortzi ibilgailuk talka egin dute Andoainen, eta auto-ilara luzeak sortu dira

Hainbat autoren arteko istripu batek zazpi kilometrorainoko ilarak sortu ditu astearte goizean, N-1ean, Andoainen, Lasarte-Oriarako norabidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Zortzi ibilgailuk egin dute talka, istripuan, eta ilarak hiru orduz izan dira errepidean.

Bost lagun zauritu dira, bat ere ez larri, iturriek azaldu dutenez. Gutxienez bi ospitaleratu dituzte.

Ezbeharra 08:00ak aldera jazo da, eta autoek ezkerreko erreian egin dute talka elkarren aurka; horrek ilarak sortu ditu, goizeko lehen orduetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X