Emakumeen aurkako indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistaren biktima kopurua % 5 hazi da Hego Euskal Herrian

Zigortutako gizonezkoen kopuruak ere gora egin zuen 2019an, eta indarkeria matxistaren biktimen ratioak gora egiten jarraitzen du.
Abantoko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Efe
Abantoko hilketa matxistaren aurkako elkarretaratzea. Argazkia: Efe

Indarkeria matxistaren biktima kopuruak gora egiten jarraitzen du, eta iaz Hego Euskal Herrian % 5eko hazkundea izan zen.

2019an 5.931 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima EAEn, 2018an baino % 5,2 gehiago; eta epaitegien babes neurriak 528 izan ziren, % 15 gehiago.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak eman du datu hauen berri. Jakinarazi duenez, 10.000 emakumeko 50,3 biktima daude EAEn, Espainian baino gutxiago (67,3).

2019an 1.008 zigor ebazpen eman zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako indarkeria matxistaren epaitegiek, 2018an baino % 3 gehiago; eta absoluzioek % 9,6 egin zuten behera.

Nafarroan, indarkeria matxista salaketek % 5 egin zuten gora iaz.

Gainera, 2019an 6 adingabe epaitu zituzten indarkeria matxista delituengatik (2018an adingabe bakarra), eta guztiei adostutako zigorra ezarri zieten adingabeen fiskaltzaren eta defentsen arteko akordioarekin.

2019an Nafarroako auzitegietan aurkeztutako 1.957 indarkeria matxista salaketetatik 1.919 jarri zituzten emakumeek.

Gainera, 10.000 emakumeko 58 dira jarritako salaketak (2018an 55,9; 2017an 55,6; 2016an 46,28; eta 2015ean 36,36).

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera:  900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X