Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Poliziek 73 salaketa jarri dituzte EAEn isolamendu neurriak ez betetzeagatik

Ertzaintzak 40 salaketa jarri ditu, eta udaltzaingoek 33.
Bilboko udaltzainak eta ertzainak
Ertzaintzak 40 salaketa jarri ditu, eta udaltzaingoek 33

Ertzaintzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzaingoek 73 salaketa jarri dituzte Espainiako Gobernuak koronabirusa ez hedatze aldera ezarritako larrialdi egoeran isolamendu neurriak ez betetzeagatik.  

Ertzaintzak 225 pertsona identifikatu ditu, 107 ibilgailu miatu eta, horren ondorioz, 40 salaketa jarri ditu isolamendu neurriak ez betetzeagatik,

Bestalde, Euskal Autonomia Erkidegoko udaltzaingoek 88 pertsona identifikatu, 14 ibilgailu aztertu eta 33 salaketa jarri dituzte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X