EAEk covid-19a atzemateko proben Europako batez bestekoa boskoizten du
Osakidetzak koronabirusa atzemateko 4.020 proba egin ditu gaur arte, hau da, 1.837 azterketa milioi biztanle bakoitzeko, Europako batez bestekoaren halako bost. Horren aurrean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak azpimarratu du “ahalmen handia” duela azterketa horiek egiteko “lehentasuna duen" erien arreta alboratu gabe.
Exekutibo autonomikoak gaur, asteazkenarekin, ohar batean zehaztu duenez, ez dago “kontraesanik” Osasun Saila koronabirusaren aurka borrokatzen ari den moduaren eta Gobernu zentralak horren ildotik ezarritako protokoloaren artean.
Ministerioaren protokoloak esaten du proba erietako batzuei egin behar zaiela eta lehentasuna arriskuan dauden eriek eta langileek dutela. "Hori egiten ari gara", azaldu du Osasun Sailak.
% 50eko hazkundea
Jaurlaritzaren Osasun Sailak azpimarratu du azken 24 orduetan azterketen kopurua % 50 handitu duela aurreko egunekin alderatuta.
Jaurlaritzak erantsi duenez, Osakidetzak une oro lehenetsi du eriei arreta ematea probak egitearen aurrean. Nolanahi den, gogora ekarri du diagnostiko goiztiarra ere garrantzitsua dela covid-19a zabaltzea ekiditeko, “Euskadin argi gelditu den bezala”.
Zure interesekoa izan daiteke
'San Juan' baleontzia Pasaiako badian da jada, historia egiteko prest
Oraindik ez dute lan guztia amaitu, mastak, oihalak eta beste xehetasun batzuk falta baitira. Asmoa da 2027an Kanadarantz abiatzea, euskaldunek bere garaian egiten zuten modura.
'San Juan' ontziaren uretaratze hunkigarria Pasaian
Sagardoarekin bataiatu ondoren, San Juan baleontzia Pasaiako badian uretaratu dute. Agintariek eta ehunka herritarrek ez dute une historikoa galdu nahi izan.
Bizkaiko Foru Aldundiaren LEP bat baliogabetu dute plaza gehienetan euskara eskatzeagatik
Epaile batek bertan behera utzi du deialdia, neurriz kanpokotzat jo baitu Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikari lanpostuetako 20tik 18tan eskatzen den euskararen hizkuntza-eskakizuna, zerbitzu horren erabiltzaile gehienak gaztelaniaz aritzen direlako.
Auto-ilara luzeak BI-30 errepidean, Sondikan, eta A-8 autobidean, Arrigorriagan
Arazo handiak izan dira zirkulazioan ostiral arratsaldean EAEko errepide-sareko bi puntu horietan, bi zirkulazio-istripuren ondorioz.
Donostiak eta Gasteizek atxilotuen delitu-historia ikusteko aukera izango dute
Berrerortzeari aurre egiteko eta segurtasuna indartzeko neurria da, eta udaltzainek Justizia Ministerioaren artxiboetan izango dute atxilotuen aurrekarien berri zuzenean.
Hasi da Elikagaien Bankuen udazkeneko Bilketa Handia
Elikagaien Bankuen helburua da ia hutsik dauden biltegiak elikagaiz eta beste produktu batzuez betetzea, behar duten familiei laguntzeko. Gehien behar diren produktuak olioa, haurrentzako elikagaiak, arrain-kontserbak, tomate frijitua eta gosaltzeko produktuak dira. Elikagaien Bankuek garbiketarako eta higiene pertsonalerako produktuak ere behar dituzte.
"Zailena hau dena egia bihurtzeko testuingurua sortzea izan da"
Albaola Itsas Kultur Faktoriako arduradun Xabier Agotek esan duenez, Albaola "dimentsio horietako proiektu bati ekiteko beharrezko testuingurua da". "Ezagutza berreskuratzea, azpiegitura sortzea eta zerotik hastea izan da zailena", azaldu du.
Horrela eragingo dio Behobia-Donostia lasterketak trafikoari
Igandeko lasterketa herrikoiak eragina izango du trafikoan, autobusen ibilbide eta geltokietan, TAO zerbitzuan eta lurrazpiko aparkalekuetan. Donostiako Udalak garraio publikoa erabiltzeko gomendatu du.
Albiste izango dira: 'San Juan' baleontziaren uretaratzea, Euskadiko angula arrantzaleen egoera eta kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Osakidetzak Casillako txertaketa-zentroa itxiko du gaur, Bizkaian gripeak gora egiteari utzi baitio
Kutsatzeen kurba egonkortu da txertaketa-ahaleginari eta immunizazio-maila altuari esker. 447.000 pertsonak baino gehiagok hartu dute txertoa azken asteetan EAEn, eta horri esker itxi ahal izango da Bilboko txertodromoa, aurreikusita zegoen bezala.