Nafarroako Erizainen Elkargoak laguntza eskatu du mantalak egiteko
Nafarroako Erizainen Elkartea kezkatuta dago osasun langileen babeserako ekipo gabezia dela eta. Horregatik, Nafarroako herritar guztiei laguntza eskatu diete mantalak josi eta banatu ahal izateko.
#NavarraSolidariafrentealCOVID etiketarekin zabaldu dute ekimena euren Twitter kontu ofizialaren bidez. Mezu bidez zer behar duten azaldu dute, baita nola jarri eurekin harremanetan horiek eskaintzeko. Zehazki, polipropileno oihala eskatu dute, bai inpermeabilizatutakoa baita ez dagoena (NOVOTEC, NEWTEX, TDT) ere, spray inpermeabilizantea, eta batak edo mantalak banatzeko poltsak eta kaxak. Era berean, jostunen lana eskatzen dute eta garraioa.
Ekimen honen helburua ospitaleetan, osasun zentroetan eta zahar etxeetan lan egiten duten osasun arloko profesionalek gaixoak segurtasunez artatu ahal izateko behar duten materiala lortzea da. Elkargotik bertatik antolatu eta banatuko lukete lortutako materiala.
Zure interesekoa izan daiteke
2025eko Gabonetako Loteriaren hirugarren sariak (90693) milioika euro utzi ditu Igorren
Kasu horretan, irabazle bakoitzak 50.000 euro jasoko ditu dezimoko (500.000 euro serieko), baina % 20 Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo bat dutenek 40.000 euro inguru jasoko dituzte.
79432, Loteriako sari nagusia
Gabonetako Loteriaren lehen sariak 400 000 euro emango dizkio dezimoari, 4 milioi euro serieari.
Gabonetako Loteriaren lehen bi bosgarren sariak atera dira: 23112 eta 60649
Lehena, 23112a, Usurbilgo Urbil merkataritzagunean eta Bilbon saldu dute. Bigarrenaren serie bat Gasteizen, Leclerc saltokian, jausi da. Dezimo bakoitzak 6000 euroko saria du. Beste sei bosgarren sari geratzen dira banatzeko.
160.000 euro banatu dituzte Leioan, laugarren sari bati esker (78477)
Laugarren sarietako bat Bizkaiko udalerri horretako Artea merkataritza-gunean dagoen administrazioan saldu dute. Irabazleak 1.000 euro jasoko ditu jokatutako euro bakoitzeko, edo 20.000 euro dezimo bakoitzeko (200.000 euro serieko). Kasu horretan, ez zaio % 20ko ekarpenik egin behar Zerga Agentziari.
Gabonetako Loteriaren bigarren saria: 70048, oso-osorik Madrilen saldua
Zehazki, irabazle bakoitzak 125.000 euro jasoko ditu dezimo bakoitzeko (1.250.000 euro serieko), baina % 20 Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo bat dutenek 108.000 euro inguru jasoko dituzte.
Desfileak, kalejirak eta gutunak, hiriburuetan: badatoz Olentzero eta Mari Domingi!
Hiriburuak prestatzen ari dira Gabonetako protagonistei harrera egiteko: desfileak, kalejirak eta bereziki haurrei zuzendutako harrerak udaletxeetan.
Auto-ilarak N-1 errepidean, Tolosan, Gasteizerako noranzkoan izandako istripu baten ondorioz
Ibilgailu bat galtzadatik irten da eta kilometro eta erdi inguruko auto-ilarak daude; pertsona bat zauritu da. Bestalde, N-634 autobideak itxita jarraitzen du, Zumaia eta Getaria artean, olatu handiek eragindako itsasaldeko arriskuaren ondorioz.
Albiste izango dira: Gabonetako Loteriaren zozketa, Extremadurako hauteskundeen biharamuna eta abisu horia izotzagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
21.000 etxebizitza egingo dituzte Gasteizen, eta zabalkundea hiriaren erdigunean izango da
HAPO berrian, etxebizitzak zaharberritzeko laguntzak emango dira eta beheko solairuetako lokalak etxebizitza bihurtzeko atea ireki da, betiere bizigarritasun-baldintza zorrotzak betetzen badituzte. Gainera, besteak beste, Europa Jauregia eta Hornidura Merkatuaren eraikinen goiko solairuetan ostalaritzarako establezimenduak ezartzea ahalbidetuko da eta industrialdeetako arauak malgutuko dira.
Gabonetako loteriak 2.772 milioi euro banatuko ditu gaur saritan
Behin-behineko datuen arabera, EAEn 87,43 eurokoa da batez besteko gastua biztanleko; Nafarroan, aldiz, 58,62 eurokoa. Ikusteko dago Hego Euskal Herriak zortea alde duen, duela bi urte bezala. Zozketa 09:00etan hasiko da, eta ORAIN albiste zerbitzu digitalak zuzenean jarraituko du.