Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

15 pertsona zigortu dituzte Donostian egun batean, konfinamendua ez betetzeagatik

Horrez gain, ibilgailu bat geldiarazi dute, baimenik gabe gidatzeagatik. Guztira, Donostiako Udaltzaingoak 79 esku-hartze egin ditu.
Donostia. Artxiboko argazkia: EFE

Donostiako Udaltzaingoak 15 zigor proposamen egin ditu igande honetan, eta bide publikoan zeuden zazpi pertsona identifikatu ditu, COVID-19 gaitzarekin lotuta indarrean dagoen alarma-egoerari buruzko 463/2020 Errege Dekretua ez betetzeagatik. Horrez gain, ibilgailu bat geldiarazi dute, baimenik gabe gidatzeagatik.

Donostiako Udalak jakitera eman duenez, Udaltzaingoak 79 esku-hartze egin ditu igandeko 05:00ak eta asteleheneko 05:00ak bitartean.

Zehazki, indarrean dagoen araudia errespetatu ez duen pertsona bat identifikatu dute, eta beste sei, bide publikoan egoteagatik. Ez dute inor atxilotu azken orduotan, baina 15 zehapen-proposamen egin dituzte Herritarren Segurtasuna Babesteko Legearekin lotuta 463/2020 Errege Dekretuan aurreikusitako arau-hausteak direla eta. Halaber, ibilgailu bat geldiarazi dute, baimenik gabe gidatzeagatik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Gallinas en Cantabria



REMITIDA / HANDOUT por GOBIERNO DE CANTABRIA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

06/8/2025
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak

Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. Horrelako eremuak daude Arabako eta Nafarroako zenbait udalerritan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X