CORONAVIRUS
Gorde
Kendu nire zerrendatik

COVID-19an 168 positibo izan dira Arabako zahar egoitzetan

168 kasuetatik, 109 zentro pribatuetako erabiltzaileak dira eta gainontzeko 59ak Arabako Foru Aldundiarenak edo udalenak. 23 adindu ospitaleratuta daude.
Gasteizko San Martin erresidentziako 11 adindu hil dira koronabirusarekin.
Gasteizko San Martin erresidentziako 11 adindu hil dira koronabirusarekin.coronavirus.

Arabako adinekoen 101 egoitzetako 168 erabiltzailek eman dute positibo COVID-19an, baina azken 24 orduetan ez da heriotzarik izan. Beraz, 29 izaten jarraitzen dute zentro horietan hildakoek.

168 kutsatu horietatik 23, osasun-egoera ahulena dutenak, ospitaleratu egin dituzte eta beste 145ak zentroetan bertan zaintzen ari dira.

168 kasu positiboetatik, 109 Araban dauden 86 zentro pribatuetako erabiltzaileak dira, eta gainerako 59 positiboak Arabako foru eta udal zentro publikoetan bizi dira, Aldundiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Ezinduentzako egoitza-zentroetan, 13 kasu positibo daude, horietatik 9 ospitaleratuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Marcha antirracista



EUROPA PRESS

21/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arrazismoaren aurkako martxa batek "faxismoaren gorakada" eta "zigorgabetasuna" salatu ditu Bilbon

Arrazagatiko Diskriminazioa Ezabatzeko Nazioarteko Eguna dela eta, ehunka pertsonak bat egin dute larunbat honetan Arrazakeriaren aurkako Bilboko M21 Asanbladak deitutako manifestazioarekin. "Faxismoaren gorakada" salatu, eta "talde neonazi eta supremazisten" jarduera eta diskurtsoen "zigorgabetasunaz" ohartarazi dute. 12:00ak jota zirenean hasi da martxa, Mariaren Bihotza plazan, eta San Frantzisko kalea Zabalbururaino zeharkatu eta gero, Bilboko udaletxearen aurrean amaitu da, manifestu bat irakurrita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X