Ez dago gaurtik ekainera arte jarduerak berrabiarazteko egutegi ofizialik
Ez da existitzen jarduerak noiz berrabiaraziko diren adierazten duen dokumentu ofizialik. Beraz, esan dezakegu, Gobernuak ez duela jakitera eman koronabirusak eragindako pandemiarengatik ezarritako alarma egoera bukatzen denetik ekainera arte jarduerak noiz eta nola jarriko diren martxan.
Gure erabiltzaileek mezu honen berri eman digute 600 900 454 zenbakian, EiTBk #Koronabuloak gelditzeko duen ekimeneko WhatsAppean. Euskal Irrati Telebista Maldito Bulo webgunearekin eta VOSTEuskadi Boluntario Digitalen Elkartearekin harremanetan dago koronabirusaren inguruan sortutako albiste faltsuak atzemateko. Horrez gain, Eva Caballerok zuzentzen duen Radio Euskadiko La Mecánica del Caracol dibulgazio-programan parte hartu ohi duen komunitate zientifikoaren laguntza ere badu.
Apirileko hirugarren astean birala egin da WhatsApp bidez jatorri ezberdinak eman zaizkion grafikoa: Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua, ministroen kontseilua... Bat ere ez da benetakoa, apirilaren 18an horren egileak Linkedinen azaldu duenez. Sortu den zalapartaren eraginez, eta iturri ofizialak faltsutzea ez leporatzeko, bere iritzi pertsonala hipotesi eran zein den azaldu nahi izan du testu honekin:
Vuelvo a subir el documento que he borrado esta mañana, tras haber comprobado que se ha hecho viral en redes sociales y foros de todo el país, argumentando que se trata de un posible borrador del Gobierno. Reitero, NO ES UN BORRADOR OFICIAL, es sólo un visión personal sobre lo que podría ocurrir en las próximas semanas. Lo subo de nuevo porque en este país hay libertad de expresión, pero NO ES REAL, es SÓLO UNA OPINIÓN PERSONAL. Gracias

Estatuko Aldizkari Ofizial faltsua
Ohartarazi digute "alarma egoera bukatzen denetik ekainera arte sektore ezberdinen jarduerak zein epetan berrabiaraziko diren jakinarazten duen" dokumentua zabaldu dela sare sozialen eta WhatsApp bidez. Estatuko Aldizkari Ofizialaren kopia manipulatu baten aurrean gaude. Dokumentua apirilaren 11n zabaldu zen , eta testua ez da Aldizkari Ofizialean argitaratu, dokumentu honetako eta dokumentu ofizialeko elementuak ez datoz bat, eta martxoaren 14an alarma egoera dekretatu zeneko Errege Dekretuaren elementu berdinak ditu. Beraz, muntaia bat da.
Gainera, Polizia Nazionalak ere dokumentu faltsu honetaz ohartarazi du bere Twitterreko kontu ofizialean, hauxe adierazita: "Inork ez dezala zure segurtasunarekin eta osasunarekin jokatu. Kontu ofizial ZUZENAK soilik kontsultatu. Ziurtasunez egia dela jakin arte, ez zabaldu".
Dokumentuak SER katearen ur-marka zeraman eta komunikabide honek ezeztatu egin du zabaldu den dokumentu honekin zerikusirik duenik. Horrez gain, komunikatu bat atera du, honakoa esanez: "Irrati honek ez du zerikusirik sare sozialetan eta WhatsApp bidez zabaldu den Estatuko Aldizkari Ofizialean ustez publikatutako jardueren berrabiarazpenaren dokumentuarekin. Gezurra da, dokumentua faltsua da, eta SER kateak ez du halakorik publikatu.
Oinarri gabeko grafikoa
Dokumentuaren buloaz gain, jardueren berrabiarazpenaren datak zehazten dituen grafiko baten irudia ere bidali digute gure erabiltzaileek. Sektore ezberdinak berriro martxan noiz jarriko diren zehazten da grafikoan, baina esan beharra daukagu Gobernuak ez duela ezer ofizial egin, eta oraindik ez duela data zehatzik publikatu.

'Maldito Bulo'k publikatu duenez, birala egin den grafikoa, enpresa batek 400 pertsonari egindako inkesta baten emaitza da. Enpresa horrek automozio sektoreari buruzko merkatu ikerketak egiten ditu, eta jendeari galdetzen dio noiz uste duten jarduerak berrabiaraziko direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Osakidetzaren EPErako izen-ematea ireki da, eta probak ekainean egingo dira
Deialdiak 5.425 plaza eskainiko ditu, horietatik 2.160, berriak. Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira.
Lau ibilgailuren arteko istripu bat izan da Malmasingo tuneletan, eta auto-ilarak sortu dira A-8an, Irunerako noranzkoan
Errepidea erabat irekita dago jada, baina ordu eta erdi edo eman du itxita, eta auto-ilara luzeak sortu dira. Lau lagun zauritu dira istripuan.
Albiste izango dira: Iparraldeko hauteskundeen emaitzak, Korrika eta Osakidetzako EPEa
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Hilda topatu dute Arredondon, Kantabrian, desagertutako mendizale bilbotarra
Goizeko lehen orduan aurkitu dute haren ibilgailua, eta, horri esker, mendizalea inguru horretan zebilela baieztatu, eta bilaketa-eremua mugatu dute.
Iruñea kolorez eta euskararen aldeko aldarrikapenez bete du Korrikak
Milaka lagun korrika ibili dira Nafarroako hiriburuko kale eta auzoetan barrena, euskararen aldeko festa jendetsu bihurtuta. Adin guztietako pertsonak bildu dira Iruñean, indarrak hartu ondoren, kaleak energiaz, emozioz eta konpromisoz betez.
Albaceteko zale batekin eztabaidatu ostean hil den Racingeko zale baten heriotza ikertzen ari dira
Ikerketaren gertuko iturriek baieztatu dutenez, gertakariaren jatorria ez dago futbolarekin lotuta, ezta bi taldeetako jarraitzaileen arteko borrokaldi antolatu batekin ere.
EITBk Korrikaren lekukoa eraman du Iruñean
Euskararen aldeko lasterketak EITBren babesa jaso du aurten ere. 24. Korrikaren 763. kilometroa korritu du EITBk, Iruñean, Sadar kalean. Arnaitz Fernandez ("Eguraldia") eta Amaiur Elizari ("Navarra Hoy") aurkezleek eta Iruñeko egoitzako lankideek eraman dute lekukoa Nafarroako hiriburuan.
Arrazakeriaren aurkako 29. martxak etorkinen erroldatzeko eskubidearen alde egin du
500 bat lagunek hartu dute parte gaur Pasaia eta Donostia arteko manifestazioan. SOS Arrazakeriak Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurka antolatutako XXIX. Martxan, etorkinek erroldatzeko eskubidea dutela aldarrikatu dute.
El Bocal kostaldeko pasabidean hildakoak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute Santanderren
El Bocaleko pasabidean izandako ezbeharrean hildako sei gazteak gogoratzeko eta justizia eskatzeko protesta egin dute ehunka pertsonak eta kolektibok Santanderren. "Egiaren eta biktimen duintasunaren alde" lelopean, hirigunea zeharkatu dute udaletxeraino, eta bertan manifestu bat irakurri dute haien omenez.
Gizon bat atxilotu dute Bilboko Zorrotza auzoan, bi edukiontzi erretzea egotzita, eta beste zortzi erre ote dituen ikertzen ari dira
Atxilotuak bi edukiontzi erre dituela aitortu du. Sua bizkortzeko asmoz manipulatutako metxero bat zeraman aldean atxilotu dutenean.