Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako profesional guztiei test azkarrak egingo dizkiete

Nekane Murga Osasun sailburuak iragarri du Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakia. Testak egiten lehenak arrisku gehien duten profesionalak izango dira.
Pertsona bat, testa egiten. Argazkia: EFE.

Osasun Sailak Osakidetzako profesional guztiei egingo dizkie test azkarrak. Eremu soziosanitarioko ia langile guztiei probak egin ondoren, Osakidetzako profesionalei testak egiteko faseari ekingo zaio orain, antigorputzak zenbat profesionalek sortu dituzten identifikatzeko eta, era horretara, euren eta pazienteen segurtasuna indartzeko.

Horixe eman du jakitera Eusko Jaurlaritzako Osasuneko sailburu Nekane Murgak, eta azaldu du test azkarrak lehenbizi arrisku berezia duten kolektiboei egingo zaizkiela, hau da, ZIUetako eta larrialdietako pertsonalari edo COVID pazienteak artatzen aritu direnei.

Horrez gain, kirurgietako taldeei eta paziente onkohematologikoak artatzen dituzten unitateetako pertsonalari ere egingo zaizkie. Ondoren, eta pixkanaka, Osakidetzako gainerako profesional guztiei egingo zaizkie, 35.000 pertsonari gutxi gora behera.

Larunbat honetako  agerraldian, Murgak nabarmendu du gero eta jende eta kolektibo gehiagotara iristeko egiten ari diren ahalegin handia.

Ostiralean ere proba kopuru handia egin zen, 2.999, eta horietatik % 9k eman zuten positibo, orain arteko ehunekorik txikiena izanik. Guztira, 51.274 proba egin dira oraindaino.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abian da Beldur Barik egitasmoaren 16. bideo lehiaketa, gazteek indarkeria matxistaren aurrean duten jarrera erakuts dezaten

Miren Elgarresta Emakunderen zuzendariak Donostiako Lauaizeta ikastetxean egindako ekitaldian gogorarazi duenez, programaren helburua da gazteen artean indarkeria matxista prebenitzea, "neskak ahalduntzea lagunduz eta mutilei berdintasunaren beharraren gainean hausnartzen lagunduz, denen parte-hartzearekin gizarte berdinzaleago baten alde egiteko".

Gehiago kargatu