Beasaingo jaietan parte hartu zuten gazteak identifikatzen ari da Ertzaintza
Koronabirusaren pandemia dela medio, Beasaingo Udalak bertan behera utzitako Loinatz jaien hasiera ospatzeko 50 gazte baino gehiago bildu dira ostiral honetan aipatutako udalerrian eta, irudiak ikusita eta zabalduta, gertaera horrek sumina eta protesta eragin ditu sare sozialetan.
Irudietan ikus daitekeenez, dozenaka gazte batzartu dira ostiral honetan Beasaingo Zaldizurreta plazan, dantza egitera eta abestera, udalerriko hasiera tradizionala egiten, duela aste batzuk Udalak jaiak behera utzi bazituen ere. Deseskalatzearen 1 fasean dago Euskadi, ondorioz, jende-bilkurak debekatuta daude, eta herritarrak terrazetan bakarrik bil daitezke, % 30eko edukierarekin, gehienez jota, beti ere pertsonen arteko distantzia soziala eta segurtasun eta higiene neurriak gordeta.
Aitor Aldasoro Besaingo alkateak Euskadi Irratian eskainitako elkarrizketan adierazi duenez, "auzolotsa" sentitzen du "arduragabekeria honen aurrean". Bere hitzetan, "zorionez, herritar gehienak ondo" ari diren arren, gutxi batzuren portaera okerra nahikoa da "dena hankaz gora jarri eta herriarren izen ona zikintzeko". Egoera ikusita, Ertzaintzak parte hartu zuela baieztatu du alkateak, eta azkenean gazteak sakanabatu zirela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, sare sozialetan zabaldutako irudiak aztertzen dabil Ertzaintza eta, bideoaren "kalitateak baimentzen badu, parte-hartzaileak identifikatuko eta salatuko dituzte".
Dimisioa
Bestalde, Maddi Imaz Beasaingo EH Bilduko zinegotziak dimisioa eman du larunbat eguerdi honetan debekatutako atzoko ospakizunetan partu hartu ostean. Gainera, Ertzaintzak Imaz salatu du alarma egoera urratzea leporatuta. Ohar baten bidez zinegotziak aitortu duenez, "arduragabekeriaz jokatu nuen eta hau ez dator bat EH Bilduk orain arte izan duen jardunarekin pandemia honetan". Barkamena eskatu dio Beasaingo herriari, eta "honek guztiak sortu duen oihartzuna eta kaltea kontutan izanda, kargua uztea erabaki dut".
Horren harira, jazotakoa berriro ezin dela gertatu azpimarratu du ohar baten bidez Beasaingo EH Bilduk. "Beti ere erantzukizunez jokatu behar dugu, are gehiago COVID-19aren ondorio bizi dugun honetan", gaineratu du, "gure zinegotzi baten parte hartzea onartezina da, eta bere dimisioa ontzat ematen dugu".
Gazteek barkamena eskatu dute
‘Goierriko Hitza’ hedabidean argitaratutako adierazpen batean, festan egon ziren gazteek gertatutakoa sentitzen dutela eta erantzukizun osoa eurena dela adierazi dute.
Halaber, herritar asko pandemian erantzukizunez jokatzen ari direla onartu dute eta justifikaziorik ez duen portaeragatik barkamena eskatu dute.
Egoeraren “kontrola galdu” zutela onartu ostean, Beasain herriaren izena ez zikintzeko eskatu eta euren gurasoek gertatutako guztian erantzukizunik ez dutela azpimarratu dute.
Udalaren ondoeza
Gertatutakoaren aurrean, Beasaingo Udalak "haserrea eta ondoeza" adierazi ditu gaur zabaldutako ohar baten bidez. "Jokabide hauek auzolotsa eta inpotentzia sortu dute udal agintariengan (..) Agerian geratu da kontzientziaziorako eta informazioa zabaltzeko ahaleginei entzungor egin diotela batzuk. Erakutsitako arduragabekeriak ez dauka inolako aitzakiarik eta jokaera hauek guztiz deitoragarriak dira", salatu du Udalak.
Dena dela, aitortu duenez, "herritarren gehiengoa arduraz eta gizalegez jokatzen ari da". Amaitzeko, "prebentzio eta babes neurriak tinko betetzen jarraitzeko deia" luzatu die herritarrei.
Zure interesekoa izan daiteke
Luiziek zirkulazioa korapilatu dute N-634 eta NA-1300 errepideetan
Azken orduotako euriteek lur-jausiak eragin dituzte errepide sareko hainbat puntutan. Aipatu bi errepideak irekita daude dagoeneko, zirkulazioa txandaka bideratuta.
Gizon bat atxilotu dute Pedreñan bikotekidea hiltzea egotzita
Atxilotuak ez zuen horren salaketarik jarrita, baina aurrekariak zituen beste emakume batzuek salatutako indarkeria kasuengatik.
'Aita Mari' ontziak 32 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, bi egun noraezean zeramatzatela
Mediterraneo erdialdeko uretan topatu dute ontzia, migratzailez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Bi egun zeramatzaten itsasoan noraezean. Erreskatatutako pertsonen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
21 urteko neska batek hankak apurtu ditu Tuteran, igogailu batean harrapatuta geratu baita
Istripua bart gertatu da, Albares kaleko eraikin bateko igogailuan. Dirudienez, emakume batek zeraman aulkitxo baten uhala igogailuaren atean trabatu da, eta hankak harrapatu dizkio. Suhiltzaileek askatu ostean, anbulantziaz eraman behar izan dute ospitalera.
Txurdinaga Behekoa Institutuko ikasle eta gurasoek Batxilergo Artistikoa ez kentzeko eskatu diote Hezkuntza Sailari
Begoña Pedrosak zuzentzen duen Hezkuntza Sailak adierazi du batxilergo hori ikasteko aukera bermatzen dela ikasleak Ibarrekolanda eta Bertendonako ikastetxeetan banatuta. Manifestarien esanetan, hezkuntza publikoaren aurkako beste eraso bat da, eta, hori dela eta, elkarrizketarako deia egin diote Eusko Jaurlaritzari.
Martxoaren 1ean Valtierran izandako zirkulazio-istripuan zauritutako 28 urteko neska hil egin da
Ezbeharra 01:19an gertatu zen, N-121 errepideko 72,28 kilometroan, Los Abetos jatetxearen bidegurutzean, bi gazte zihoazen autoa bidetik atera eta ezponda baten aurka talka egin zuenean. 20 urteko beste gazte bat ere zauritu zen ezbeharrean.
Santanderko istripua jazo aurretik 112ra deitu zuen gizona: "Behar bezala jardun izan balitz, ezbeharra saihestuko zen"
Zubiaren egoeraz ohartarazi zuen Santanderko bizilagunaren ustez, tragedia saihestuko zen deia jaso ostean jardun izan balitz. Instrukzioa egiten ari den epaileak zubiaren egoera aztertzeko eskatu dio peritu bati.
Ekialde Hurbileko gerraren aurka protesta egin dute Bilbon, eta Gaza ez ahazteko eskatu dute
PararLaGuerra.es herri plataformak protesta egin du gaur Bilbon, bakea eskatzeko, AEBk eta Israelek Iranen aurka hasitako erasoaldia indarrean denean. Halaber, babesa adierazi diote Palestinari.
Bidean da jada Sahararen aldeko elkartasun karabana
Oinarrizko produktuak daramatzan elkartasun karabana goizean abiatu da Donostiatik Saharara. 50 tona produktu eramango dituzte kamioiek. Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren Lagunen Elkarteak eskerrak eman dizkie bilketan parte hartu duten guztiei.
Pedofilo bat atxilotu dute Gasteizen kautelazko neurriak urratzea egotzita, adingabeei argazkiak ateratzeagatik
Ostegunean atxilotu dute, ikastetxe, haurtzaindegi, haur-parke eta adingabeak biltzen diren beste edozein lekutara hurbiltzeko debekua urratu duela jakin eta gero.