Albiste da
Deseskalatzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osasunbideak lanpostuen eta lekualdatzeen lau lehiaketaren epeak berrabiaraziko ditu

Nafarroako Osasun Zerbitzuko zeladore, erizain, psikologo kliniko eta mediku espezialista postuekin erlazionatutako lehiaketak dira.
Osasun langile bat, ospitaleratuta dagoen gaixo bat artatzen
Osasun langile bat, ospitaleratuta dagoen gaixo bat artatzen. Argazkia: Efe.

Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzuak lanpostuen eta lekualdatzeen lau lehiaketaren epeak berrabiaraziko ditu astelehenen. Deialdietako bi lan-eskaintza publikoak dira eta beste bi lekualdatzeak. Guztiak eten egin behar izan zituzten alarma egoeraren ondorioz.

Horrela, eta Nafarroako Gobernuak aditzera emandakoaren arabera, zeladore postura aurkeztu nahi dutenek ostiralera arte, ekainak 5, izango dute, ostirala barne, merituen dokumentazioa aurkezteko.

Erizain postuetarako oposizioari dagokionez, hiru egun natural izango dituzte irabazitako lanpostua hartzeko, ekainaren 3a arte, egun hori barne.

Psikologo kliniko eta mediku espezialista postuen lekualdatze prozesuetan berriz, izen-ematea ekainaren 15era arte zabalik izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X