Nafarroak seroprebalentzia azterketa propioa egingo du udazkenean
Nafarroako Gobernuak iragarri duenez, COVID-19 gaitza atzemateko detekzio-probetan positino ematen duten kasuak jarraitzeko sistema areagotuko du, eta, udazkenean, populazio-lagin bati analisiak egingo dizkie. Gainera, gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak dituzten herritarrei PCR probak egingo dizkie, eta babes kolektiboko neurriak indartuko ditu.
Hala iragarri du ostiral honetan Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak, Espainiako Osasun Ministerioak Estatu osoan egindako seroprebalentzia azterketaren lehen bi faseen emaitzak aztertzeko egin duen agerraldian. Nafarroan, 2.500 pertsona inguruko laginarekin, herritarren % 6,4k (50.000 pertsona inguru) gaixotasunaren aurkako antigorputzak garatu dituela jakin dute, eta Estatuan, berriz,% 5,8k.
Une honetan, ikerketa horren hirugarren partea egiten ari dira; hortaz, orain arte zabaldutako emaitzak behin-behinekoak dira. Ildo horretatik, Estatuan immunitate mailara iristeko (gutxienez % 60) asko falta dela erakusten dute seroprebalentzia azterketaren lehen bi faseen emaitzek.
Horren harira, Indurainek garrantzia kendu dio lehen eta bigarren proben artean emaitzak izan duen bilakaera eskasari. Alabaina, seroprebalentzia azterketaren emaitzen inguruan egindako hausnarketaren harira, Nafarroako Gobernuak balizko kasu positiboei buruzko "zaintza sistema areagotzea" erabaki duela aurreratu du.
Halaber, Indurainek "beharrezkotzat" jo du seroprebalentzia-inkestak egitea, kasu honetan Nafarroako Gobernuaren ekimenez, eta aurreratu du udazkenean antigorputzak atzemateko analisiak egitea aurreikusita dagoela, gutxi gorabehera 1.000 pertsonako lagin batean, adin-taldearen eta sexuaren arabera prebalentzia ezagutzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Barakaldoko 54 urteko emakumearen heriotza hilketa matxista izan dela baieztatu dute
27 urteko gizon bat atxilotu dute ustezko hiltzaile gisa. Agintariek hilketa gaitzetsi eta elkarretaratzea deitu dute biharko: 12:00etan, Barakaldoko Herriko Plazan.
2026ko txertaketa egutegia eguneratu du Osasun Sailak, helduentzat arnas birus sintzitialaren aurkako txertoa sartuz
34,5 milioi euro bideratuko ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak txertoetara 2026an, Euskadiko Txertoen Aholku Batzordearen gomendioak aintzat hartu, eta txerto berriak sartuz heldu zein haurren egutegietan, herritarren immunitatea indartzen jarraitzeko.
Auto baten gidaria hil da GI-636 errepidean, Lezon, kamioi batekin aurrez aurre talka eginda
Errepidea itxita dago bi noranzkoetan, eta lau kilometrorainoko auto-ilarak sortzen ari dira Irunerako noranzkoan. Donostiarako norabidean ere auto-ilara luzeak sortu dira.
Abadiñoko bizilagunak, hunkituta, sari nagusiko dezimoak kultur elkarte bati esker eskuratu dituzte eta
79432 zenbakiari egokitu zaio Gabonetako Loteriaren zozketa bereziaren sari nagusia, seriko lau milioi euroko saria dakar (dezimo bakoitzeko 400.000 euro).
Bimba y Lola saltokiko langileei bigarren saria egokitu zaie
Bigarren sariak (70.048) zoriona banatu du Bilboko eta Donostiako Bimba y Lola moda kateko saltzaileen artean, zenbaki horrekin jokatzen baitzuen enpresak. 125.000 euro jasoko dituzte dezimo bakoitzeko.
Lau bosgarren sarik (23112, 60649, 77715 eta 41716) 400.000 eurotik gora utzi dituzte Euskal Herrian
Lehenak, 23112ak, 180.000 euro banatu ditu Usurbilgo Urbil merkataritza-gunean eta Bilbon. 60649aren serie bat Gasteizen, Leclerc saltokian, jausi da, eta 41716ren beste bat, Donostian . 77715 zenbakia oso banatua egon da eta Iruñean, Bilbon eta Leioan jausi da.
Igorreko errugbi taldeak 14 milioi banatu ditu hirugarren sariarekin (90693)
Hirugarren saria (90.693) oso txoko askotan banatu da. Zenbakia toki askotan saldu da. Igorren, adibidez, 14 milioi euro baino gehiago utzi ditu. Arratiko Zekorrak errugbi taldeak eskuratu zituen saritutako hirugarren zenbaki horretako serie guztiak.
Honela ospatu dute Leioan Gabonetako Loteriaren laugarren eta bosgarren sariak
Leioako Artea merkataritza-gunean 2025eko Gabonetako Loteriaren zozketa bereziko bi sari banatu dituzte, zehazki, laugarren sari bat (78477) eta bosgarren bat (77715).
2025eko Gabonetako Loteriaren hirugarren sariak (90693) 14 milioi euro banatu ditu Igorren
Kasu horretan, irabazle bakoitzak 50.000 euro jasoko ditu dezimoko (500.000 euro serieko), baina % 20 Zerga Agentziara bideratu behar da, eta, beraz, dezimo bat dutenek 48.000 euro inguru jasoko dituzte.
79432, Loteriako sari nagusia
Gabonetako Loteriaren lehen sariak 400 000 euro emango dizkio dezimoari, 4 milioi euro serieari.