Talde-immunitatea oraindik urrun dagoela baieztatu du testen bigarren zatiak
Espainiako Estatuan egindako seroprebalentzia-ikerketaren bigarren zatiak ondorioztatu du COVID-19 gaitzarekiko talde-immunitatea oraingoz urrun dagoela. Hain zuzen ere, Nafarroako herritarren % 6,4k gaixotasunaren aurkako antigorputzak garatu dituzte, Arabakoen % 6,2k, Bizkaikoen % 3,7k eta Gipuzkoakoen % 2,6k; Estatuan, herritarren % 5,2k dituzte antigorputzak. Talde-immunitatea egoteko, beharrezkoa da herritarren % 60k, gutxi gorabehera, izatea antigorputzak.
Espainiako Osasun Ministerioak eta Carlos III.a Osasun Institutuak egindako ikerketaren arabera, antigorputzak garatu dituzten Hego Euskal Herriko herritarren ehunekoak behera egin du. Lehen ikerketan (maiatzaren 13an argitaratu zuten), arabarren % 7,2k, nafarren % 5,8k, bizkaitarren % 3,9k eta gipuzkoarren % 2,8k antigorputzak zituzten; hau da, Araban puntu bat egin du behera, Nafarroan sei hamarren, eta Bizkaian eta Gipuzkoan bi hamarren.
EAEko datua, bigarren zati honetan, % 3,7koa da; lehen zatian, aldiz, % 4,0koa zen, maiatzean.
Estatuan, % 0,2 egin du gora
Testen arabera, Estatuko herritarren % 5,2 sendatu dira, COVID-19a izan eta gero; hau da, lehen zatian baino % 0,2 gehiago. Bigarren txanda honetan, 63.564 lagun aztertu dituzte, maiatzaren 18tik ekainaren 1era bitartean.
Tasa pixka bat txikiagoa da gizonen artean (% 5,01ekoa da) emakumezkoetan baino (% 5,40). Ikerketak ondorioztatzen duenez, eta hau lehen zatian ere gertatzen zen, aldakortasun geografiko nabarmena dago: prebalentziak % 10ekoak eta ehuneko horretatik gorakoak dira Madrilen eta autonomia-erkidego horren inguruko probintzietan.
PCR bidezko diagnostiko batean duela bi aste baino gehiago positibo eman dutela adierazi eta ikerketan parte hartu dutenei erreparatuta, % 80,5ek dituzte antigorputzak. Kasu susmagarriak kontuan izanik, zenbat eta sintoma gehiago izan, orduan eta handiagoa da antigorputzaren prebalentzia; bereziki altua da usaimena galdu duten herritarren artean (% 40koa da). Sintomarik gabeko parte-hartzaileei dagokienez, % 2,8k garatu dituzte antigorputzak.
Horrez gain, lehen zatian antigorputzarik ez zuten parte-hartzaileen % 0,8k badituzte antigorputzak oraingoan.
Ikerketak, horrez gain, berretsi du COVID-19a izan dutenen herenak ez dutela sintomarik izan.
Espainiako Epidemiologia Zentro Nazionaleko zuzendari Marina Pollanen esanetan, "antigorputzen zifra ez da aldatu, pixka bat egin du gora, baina hori ez da esanguratsua, estatistikari begira". Lehen zatian parte hartu zuten herritarren % 95ek orain ere hartu dute parte, bigarren zatian.
Bere aldetik, Fernando Simonek, Osasun Larrialdietako eta Alertetako Koordinazio Sistemaren zuzendaria bera, adierazi du sintomarik gabeko kutsatuek "ez dutela berdin transmititzen", karga birala txikiagoa baitute, baina ohartarazi du arriskua ez dela desagertu.
Halaber, Simonek azaldu du gerta daitekeela egoera jakin batzuetan kutsadura asko egotea, ez pertsona batekin lotuta, baizik eta egoera horretako kontaktu-motagatik; adibide moduan, Gasteizko hileta batean izandako kutsadurak ekarri ditu gogora.
Ikerketaren emaitzak aztertuta, Simonek esan du sistemak agian ez zituela atzeman benetan zeuden adina kasu, sarrera handiagoa izan baitzen, eta horrek eragin omen zuen pandemiaren hasiera Espainian.
Zure interesekoa izan daiteke
1,1 milioi euro utzi ditu Primitivak Bilbon
Astarloa kaleko 3. zenbakian dagoen 11 zenbakia duen Loteria Administrazioan zigilatu zuen txartela asmatzaileak.
25 pertsona artatu dituzte EAEn igande honetan izandako tenperatura altuen ondorioz
16 eta 94 urte bitarteko pertsonak dira artatuak. Horietatik zortzi tokian bertan artatu dituzte sendagiria eman diete; beste 17ak, aldiz, anbulantzian eraman dituzte osasun zentroetara eta ospitalera, jarraipena egiteko, baina ez daude larri.
Mañeruko sutea egonkortu dute, eta pertsona bat eraman behar izan dute ospitalera kea arnastu duelako
Hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte Mañerun, eta A-12 errepidea bi orduz itxita egon da, pilatu den keagatik.
30 urteko gazte bat hil da Sopuertan, trafiko istripu bat izan ostean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 02:10 aldera gertatu da; gidatzen ari zen ibilgailua errepidetik atera da eta horma baten kontra jo du. Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean hil da handik ordu batzuetara.
Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako presidente ohia hil da
1947an Ataunen jaioa, gaur egun, Gaindegia behatokiko presidentea eta Jakiundeko akademiako ohorezko kidea zen.
Sute txikiak, atzerapenak Metroan, arazoak TUVISAn... hainbat gorabehera eragin ditu beroak
Muskizen, Arena hondartzatik gertu, sute txiki bat izan da, eta horrek ikuspena zaildu du. Bestalde, Metro Bilbaoren zerbitzua eten egin da beroak arazo teknikoak eragin baititu. TUVISAk ere gorabeheren berri eman du bere zerbitzuan.
Polemikaz inguratura itzuli da Sokamutura Eibarrera, zortzi urteren ostean
Eibarren azken sokamuturra egin zutenetik 8 urte igaro direnean, gaur berriro egin dute halako bat bertan. Udalak aurten festetako egitarauan sartzea erabaki du, eta polemika handia izan da aurreko asteetan. Hala ere, arazorik gabe egin da. Parte hartzaile asko izan dira, batez ere gazteak, eta sokamuturren aurka dauden dozena bat lagun ere bertaratu dira, protesta egiteko.
Arenako hondartzatik gertu sastraka batzuek su hartu dute, eta kea A-8raino heldu da
Sastraka batzuek su hartu dute Muskizen, Arenako hondartzatik gertu, eta A-8raino heldu da kea. Larrialdietarako zerbitzuek jakitera eman dutenez, A-8ko zati bati ere eragin dio, eta, ondorioz, zirkulatzeko arazoak izan dira. Suhiltzaileak bertaratu dira sua itzaltzera, inguruko beste sail batzuetara zabal ez zedin.
Bizirik topatu dute Gasteizen desagertutako 56 urteko emakumea
Desagerpenak kezka sortu zuen eta mobilizazio handia eragin zuen sare sozialetan.
15 urte martxan daramatzan Iraetako Trena elkarteak tren txikien X. topaketa egin du gaur
Bost hazbeteko, edo bestela esanda, 12 zentimetroko errailetan ibiltzen diren trenak jarri dituzte. Batzuek ikatzez ondo hornitu dituzte eta besteek ezustekoei aurre egin behar izan diete.