KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bilbok udako hiri udalekuak antolatu ditu 4.000 haur eta neraberentzat

Izena emateko epea asteazkenetik datorren igandera, ekainak 21, luzatzen da.
Umeak udalekuetan jolasten
Umeak udalekuetan jolasten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Bilboko Udalak, gizarte- eta hezkuntza-arloko hainbat erakunderekin lankidetzan, udako hiri udalekuak antolatu ditu. Udaleku horiek 4.000 plaza inguru izango dituzte 6 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeentzat, horietatik 260 familia behartsuentzat.

Hiriko udaleku horiek osasun segurtasun neurri "zehatzak" izango dituzte, eta horietan parte hartzaileei maskara eskatuko zaie, eskuen garbiketa "areagotuko" da eta pilaketak saihesteko neurriak hartuko dira, Itxaso Erroteta Gazteria eta Kirol zinegotziak jakinarazi duenez.

Erakunde laguntzaileetako ordezkariekin batera, Errotetak udalekuak aurkeztu ditu, eta izena emateko epea asteazkenetik datorren igandera, ekinak 21, luzatzen dela jakinarazi du.

Udalekuen hiru programa antolatu dira, zabalena 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa ("Goizeko udalekuak"). Programa horretarako 2.600 plaza prestatu dira, haurrei aisia osasungarriko jarduerak eskaintzeko eta familia bateratzen laguntzeko. Udaleku horiek uztailaren 6tik eta uztailaren 30era bitartean izango dira, asteka.

Programa horrek "helburu soziala" ere izango duela nabarmendu du Errotetak, plazen % 10 egoera ekonomiko prekarioan dauden familietako adingabeentzat gordeta egongo baitira, "pobreziaren atarian".

Udaleku horiek jangela aukera izango dutenez, horrekin ere baliabide ekonomiko urriak dituzten familien beharrei erantzuna ematen zaiela gaineratu du.

Lehen programa honetan izena emateko, interesa duten familiak parte hartzen duten erakundeengana zuzendu behar dira: Hazian, Panpotx, Tendel, Gure Lurra, Gurutze Gorria, Eragintza eta Gazte Leku.

Udalak udalekuak diruz lagunduko ditu, eta ikastetxe, parke, plaza eta bestelako ekipamenduak jarri ahal izango ditu erakunde laguntzaileen eskura, barruti guztietan, aire zabaleko eta barruko jarduerak garatzeko.

Bigarren programa, "Eskaut uda Bilbon", Bilboko "eskout" taldeekin batera antolatu da, eta 1.000 plaza eskaintzen ditu 8 eta 18 urte bitarteko haur eta nerabeentzat, Bizkaiko hiriburuko parkeetan eta aire zabaleko beste leku batzuetan aisialdiko hezkuntza-jarduerak egiteko, uztailaren 1etik 31ra bitartean.

Hirugarren programak, "#Gaztekluba Uda" izenekoak, kirol-izaera izango du, eta 330 plaza izango ditu 12 eta 17 urte bitarteko nerabeentzat. Bilboko hainbat tokitan, itsasadarra barne, 22 tailerretan parte hartu ahal izango dute uztailean eta abuztuan, piraguismoa, padel surf, bizikleta-ibilbideak eta skate jarduerak eginez.

Zinegotziak adierazi duenez, hiri udaleku horietarako segurtasun neurriek parte-hartzaileek maskara eramateko beharra jasoko dute, eta eskuen garbiketa areagotzeaz gain, erabiltzen diren instalazioen sarreran eta irteeran distantziak gordetzeko eta pilaketak saihesteko neurriak hartuko dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X