BIZKAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hiru adingabe ospitaleratu dituzte Gorlizko topada batean alkohol gehiegi edateagatik

Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen pinudiko zelaietatik, osasun-segurtasuneko arauak urratzen ari zirelako.
Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen zelaietatik
Ertzaintzak gutxienez 200 adingabe atera behar izan zituen zelaietatik. ETBko bideo baten irudia.

Etilismo larria zuten hiru adingabe larrialdi-zerbitzuek artatu, eta Bizkaiko Urduliz eta Gurutzetako ospitaleetara eraman behar izan zituzten joan den astearte arratsaldean Gorlizko (Bizkaia) pinudian edateko antolatutako topaketa batean.

Ertzaintzak zelaietatik ehunka gazte atera behar izan zituen osasun-segurtasuneko arauak urratzen ari zirelako eta COVID-19ak ezarritako segurtasun-distantzia errespetatzen ari ez zirelako, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta DYAk jakitera eman dutenez.

Gertakaria 16:00etan jazo zen. DYAko anbulantziak birritan gerturatu behar izan ziren Bizkaiko udalerriko pinudira: lehenik, 13 urteko bi adingabe artatzeko, eta, bigarrenik, ordubete geroago, 14 urteko gazte bat artatzeko. Bertan, gutxienez 200 adingabe bildurik zeuden, eskatutako gutxieneko segurtasun-distantzia gorde gabe.

Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren patruilak bertaratu ziren, eta zelaiak hustu zituzten. Orain dela 20 egun ere antzeko zerbait gertatu zen pinudi hartantxe, baina, orduan, Ertzaintzak bi pertsona identifikatu behar izan zituen.

Gazteak Gorlizko pinudian bertan artatu ostean, lehen bi adingabeak Urdulizko ospitalera eraman zituzten, urdaila garbi ziezaieten; hirugarrena, urtebete nagusiagoa eta egoera ez hain larrian zegoena, Gurutzetako ospitalera eraman zuten.

Nagore Utxupi: "Bizkaiko Foru Aldundiari laguntza eskatzen diot"

Radio Euskadin eta Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Nagore Utxupi Gorlizko alkateak laguntza eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari, zaintza gehiago behar dela uste baitu, eta gogorarazi du pinudia Bizkaiko Foru Aldundiarena dela. Utxupiren esanetan, "pinudia eta hondartza zaintzeko eta kontrolatzeko hondartzain gehiago izan bagenitu, gertatutakoa atzeman izango genukeen eta ez zen halakorik gertatuko".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" entzun behar izan zituzten gizonaren ahotik, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, "gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta lekuz kanpoko iruzkinak egiten zizkiena". Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarri" eta "lotsagabe" bat zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X