KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andre Maria Zurirako sarbidea mugatuko dute igande honetan, abuztuaren 9an

Segurtasun indarrek prebentzio-antolaketari eutsiko diote, hiri osoan araudia betearazteko.
Ertzaintza Andre Maria Zuriaren plazan
Ertzaintza Andre Maria Zuriaren plazan. Irudia: EFE

Abuztuaren 9ko gauean, Udaltzaingoak eta Ertzaintzak hamaika kontrol jarriko dituzte Andre Maria Zuriaren plazan eta inguruetan, Zeledonen igoera ospatu ohi den espazio horietara sarbidea mugatzeko antolatutako dispositibo berezi baten barruan. Izan ere, aurten ez horrelakorik izango, pandemia dela eta.

Igandean, abuztuak 9, 23:00etatik 01:30era, sarbidea mugatuko da kale eta plaza hauetan: Prado, Diputazioa, Errementari, Zapatari, Hedegile, Mateo Moraza, Espainia plaza, Posta kalea eta Loma Jeneralaren plaza. San Migeleko balkoira ere ezingo da sartu, ezta Arkupeetatik ere. Andre Maria Zuriaren plaza hesituko da hartara.

"Gasteiztarrek erantzukizunez eta zentzuz erantzun dute egun hauetan. Hilaren 4ko antolaketaren helburu nagusia zen jendetzak eragoztea, eta lortu genuen. Igandean prebentzio-neurriak hartuko ditugu berriro, osasun publikoaren arazo baten aurrean gaudelako", adierazi du Marian Gutierrez Herritarren Segurtasunerako zinegotziak.

Autobusek, taxiek, larrialdietako ibilgailuek eta garajeetan sartzeko edo irteteko baimena duten ibilgailuek bakarrik zirkulatu ahalko dute mugatutako eremuan barrena, eta bertako bizilagunek sartu eta atera ahalko dute oinez. Orobat, sarrera mugatutako eremuaren barruko etxebizitzetatik irteten utziko da, edo irekita dauden ostalaritza-establezimenduetatik.

Ostalaritza-establezimenduetan daudenek nahi dutenean atera ahalko dute bertatik, agenteen jarraibideei kasu eginez. Debekua ezarrita dagoen ordutegian (23:00etatik 01:30era), plazako ostalaritza-establezimenduak irekita egon ahalko dira; mahaitxoak 23:30era arte eduki ahalko dituzte, eta husteko ordu erdiko tartea izango dute (00:00), baita jasotzeko ere (00:30era arte).

Mugatutako zonatik kanpo ere, hilaren 4an Andre Maria Zuriaren plazaren inguruan eta hiriko beste hainbat tokitan abian jarritako dispositibo bereziari eutsiko diote Udaltzaingoak eta Ertzaintzak, pilaketak eta kale-zurrutak saihesteko. Maskararen erabilera ere kontrolatuko da, koronabirusaren hedapena saihesteko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, berriz, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X