Sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko Fangaloka jatetxearen alboan dagoen biltegi batek su hartu du

Sugarrek ez dute jatetxean kalterik eragin, baina barruan zeuden pertsonak atera behar izan dira, eta zonaldea sokaz hesi dute. Zerbitzurako bi kaseta kiskali ditu suak.
18:00 - 20:00
Getxoko Fangaloka jatetxea hustu behar izan dute

Fangaloka jatetxearen alboan dagoen biltegi batek su hartu du arratsaldean, Getxon (Bizkaia). Barruan zeuden pertsonak jatetxetik atera behar izan dira, eta zonaldea sokaz hesi dute, sua itzaltzeko lanak aurrera eraman ahal izateko. Suteak ez du inor zauritu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sua 17:30 aldera piztu da jatetxe ondoko biltegi batean. Jatetxea Getxoko Zintoetxe errepidean dago, Azkorri auzoan, Gorrondatxe hondartzaren alboan.

Suhiltzaileek sua ordu erdi geroago itzali dute, baina, hala ere, zonaldean ke ugari sortu du. Sugarrek ez dute kalterik utzi jatetxean, baina zerbitzurako bi kaseta kiskali ditu.

Albiste gehiago gizartea

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Carlos Uriagereka (Bizkaiko Baso Zerbitzua): “Suteen mehatxupean zegoen herri bat salbatzeko aukera izan dugu”

Bizkaitar profesional ugari izan dira Leongo Casasuertes herrian, astelehenetik Gaztela eta Leonen penintsulako ipar-mendebaldea kiskaltzen duten suteak itzaltzen laguntzen. Carlos Uriagereka, Bizkaiko Aldundiko Baso Zerbitzuaren buruak adierazi du gogorra izan dela, baina pozik itzuli direla Euskal Herrira, lortu dutelako suebakiak eginez sutea kontrolatu eta bizilagunak etxera itzultzea. 

Gehiago kargatu