3.030 salaketa jarri dira maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik
Ertzaintzak eta udaltzaingoek guztira 3.030 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren ekainaren 18ko aginduan, COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoan, Normaltasun Berrirako Trantsiziorako Planaren 3 fasea gainditu eta gero, jasotako maskararen nahitaezko erabilera ez betetzeagatik. Arrazoi horrengatik, Ertzaintzak 1.521 pertsonari jarri dizkie isunak eta udaltzaingoek, berriz, 1.509ri.
Ezarritako 3.030 salaketetatik, gehienak ez eramateagatik izan dira (2.686), beste batzuk erabilera desegokia egiteagatik (47) eta batzuk establezimenduetan zaintza lanak ez betetzeagatik (13).
Gainerako 344 isunak garraio publikoan maskara ez janzteagatik jarri dituzte.
Gainera, bi hilabete hauetan beste 1.009 isun jarri dituzte Osasuneko sailburuaren aginduan jasotako beste prebentzio-neurri batzuk ez betetzeagatik, hala nola pertsonen artean 1,5 metroko tartea gordetzea eta ostalaritzako establezimenduetan aforoak errespetatzea (720), edarien kontsumoa leku publikoetan, establezimenduetatik kanpora, (228) eta beste hainbat kasu.
Zure interesekoa izan daiteke
Gripe kasuen kopurua "murrizten" ari da Bizkaian, txertaketari esker
Azken datuen arabera, 417.744 pertsonak jarri dute arnas-gaixotasun horren aurkako txertoa EAEn, iaz baino % 11 gehiago.
EAEko udalekuek euren jarduerari buruzko "erantzukizunpeko adierazpena" sinatu beharko dute
Bernedon gertatutakoaren ondotik, Eusko Jaurlaritza, hiru aldundiak eta EUDEL udalekuei buruzko protokolo berri bat ari dira lantzen.
Hegazti-gripeari aurre hartzeko neurri prebentiboak agindu ditu Espainiako Gobernuak
Arrisku- eta zaintza-eremu zehatzetan etxeko eta haztegietako hegaztiei eragingo dieten neurriak indarrean sartuko dira azaroaren 10etik aurrera. EAEn ez dago horralako eremurik, bai, ordea, Nafarroan. Nolanahi ere, Europatik datorren birusaren aurrean arretaz eta arduraz jardutea eskatu dute agintariek, kutsatzeek eta birusaren hedapenak ekar ditzaketen kalteak saihesteko.
Vuelingek kalte-ordaina eman beharko dio esklerosia duen emakume bati, motoa hegazkinera sartzen ez uzteagatik
2021ean gertatu zen, Sevilla-Bilbo hegaldi batean. Salaketa jarri zuen emakumeak mugikortasun arazoak ditu, esklerosi anizkoitzak eragindakoak. Motoa behar du bidaiatzeko.
Zer protokolo aktibatzen dira ikastetxe batek jazarpen kasu bat egon daitekeela susmatzen duenean?
522 ikasle eskola-jazarpenaren biktima izan ziren joan den ikasturtean EAEn. Zenbakien atzean atzean ikasleen bizipenak daude; beldurra eta isiltasuna protagonista. Ikastetxeetan geroz eta sentsibilizazio handiagoa dago, eta kasuak goiz atzematea oso lagungarria da.
Iaz eskoletan abiatutako 2.263 protokoloetatik 522 eskola jazarpen kasuak izan zirela baieztatu du Hezkuntza Sailak
2024-25 ikasturtean aurrekoetan baino eskola jazarpen kasu gehiago ikertu dira (aurreko ikasturtean baino 364 gehiago) eta baieztatutakoak ere igo egin dira (522). Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, datuek erakusten dute "sentsibilizazio handiagoa, detekzio goiztiarra eta prozeduretan konfiantza handiagoa" dagoela.
San Juan ontziaren uretaratzea, zuzenean
Jarraitu zuzenean Albaolatik Itsas Kultur Faktoria (Pasai San Pedro), San Juan ontziaren uretaratzea, munduko itsas ondarearen historian mugarri izango den gertaera.
Gazteek inoiz baino gutxiago edaten eta erretzen dute, baina Euskal Herrikoak cannabisaren kontsumoaren buruan daude
ESTUDES txostenak egiaztatu duenez, alkoholaren, tabakoaren eta cannabisaren kontsumoak behera egin du Euskadiko nerabeen artean, azken 25 urteetako mailarik baxuenetara. Hala ere, Euskadi kalamuaren kontsumoaren buruan dago 14-18 urte bitarteko adingabeen artean, eta Estatuko mozkorraldien tasarik handiena ere badu.
Albiste izango dira: Eskola jazarpenaren aurkako eguna, klima aldaketari buruzko goi bilera eta abisu horia itsasaldeko arriskuagatik
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Adimen Artifiziala, bullyinga egiteko tresna berria: “Hezkuntza digitalean hezi behar ditugu haurrak”
Azken urtean, ziberjazarpena gauzatzeko adimen artifizialaren erabilerak nabarmen egin du gora, hainbat ikerketaren arabera. Gelakideren baten argazki, bideo edo audio bat manipulatuz bideo faltsuak sortzeko erabiltzen da AA, eta sare sozialen bidez zabaltzen dira. Mikel Cerezo gizarte hezitzaile eta adikzioetan adituak adierazi du orain "duela urte batzuk baino askoz bizkorrago" hedatzen direla edukiak, eta ondorioak suntsitzaileak izan daitezkeela.