ELGOIBAR
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Elgoibarren, izandako istripuan

Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, baina autobideko errail bat eten behar izan dute noranzko bakoitzean. Auto-ilarak amaitu dira jada, eta trafikoa normaltasunera itzuli da.
18:00 - 20:00
Kamioi batek kargaren zati bat galdu du eta auto-ilarak sortu dira AP-8an, Elgoibarren

Amaitu dira kamioi batek karga galdu ondoren AP-8 autobidean, Elgobar parean, izan diren auto-ilarak. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, baina autobideko errail bat eten behar izan dute noranzko bakoitzean, eta, ondorioz, auto-ilarak sortzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Goizeko 08:30ean, Elgoibarko Erretxundi auzoaren parean zihoan kamioi batek zamaren zati bat galdu du, metalezko hodiak, eta galtzadan banatuta geratu dira bi noranzkoetan. Ez da inor zauritu, eta beste ibilgailurik ere ez da egon tartean.

Ezbeharra gertatu eta ordubetera oztopoak galtzadatik kentzeko lanetan jarraitzen zuten, eta zirkulazioa eten behar izan dute lau erreietatik bitan, noranzko bakoitzean bana, langileek garbiketa lanak egin ahal izateko. Istripuak auto-ilara handiak sortu ditu bi norabideetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X