Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PCR proba egitera deitu ditu Osakidetzak Mungiako Goieta tabernako bezeroak

Abuztuaren 21a eta 26a bitartean taberna horretan egon ziren pertsona guztiek egin beharko dute PCR proba. Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera deitu beharko dute aurretik.
18:00 - 20:00
10 gazteri isuna jarri diete Iruñean, ikasleen egoitza batean botiloia egiteagatik

Osasun Sailak eta Osakidetzak eskatuta, abuztuaren 21a eta 26a bitartean Mungiako (Bizkaia) Goieta tabernan (Aritz bidea, 2) egon ziren pertsona guztiek PCR proba egin beharko dute.

Horretarako, osasun-zentrora edo Osasun Batzordera (902 20 30 50) deitu beharko dute lehenik, han jasoko baitute proba egiteko hitzordua.

Probak Urdulizko ospitalean egingo dituzte, irailaren 2tik aurrera (10:00etan hasita), eta emaitzak SMS mezu bidez igorriko dituzte. Asteazken honetan 250 PCR proba egin dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X