Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Murgak "egonkortze zantzuak" ikusi ditu azken asteetan EAEn

Dena dela, zuhur agertu da eta "joera aldaketa bat" dagoela esateko itxaron egin behar dela azpimarratu du.
18:00 - 20:00
Murga: ''Euskadi egonkortze seinaleak erakusten hasi da'

Koronabirusak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), baina "mantsoago" ari da zabaltzen. Hori dela eta, "egonkortze zantzuak" ikusi ditu azken asteetan Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Zantzu horiek "joera aldaketa" diren esateko, baina, "goizegi" dela adierazi du, eta arduraz jokatzen jarraitzeko eskatu dio jendarteari.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, 546 positibo berri izan ditu EAEk azken orduetan, bezperan baino 101 gehiago, baina PCR bidez kutsatutakoen ehunekoak behera egin du apur bat, eta atzo 8.887 test egin zituzten.

Murgaren esanetan, RO tasa (birsortze gaitasuna neurtzen duena) 1etik behera kokatu da berriro eta hori "seinale ona" da. "Euskadi egonkortze zantzuak erakusten hasi da, baina joera aldaketa bat  baieztatzeko guztiz egonkortu arte itxaron behar da", adierazi du.

Sailburuak ez du beherakada hori Jaurlaritzak osasun alerta ezartzearen ondotik hartutako neurriekin bakarrik lotu nahi izan. "Askotxo esatea litzateke", azaldu du.

Horrez gain, eskerrak eman dizkie arauak eta murrizketak betetzen ari diren herritarrei, eurei esker "kutsatzeak geldiarazten ari garelako".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X