Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
TRAFIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

37 urteko iruindar bat hil da Legardan izan den trafiko-istripuan

Lehen ikerketen arabera, autoa bidetik atera da, eta tokian bertan hil da ibilgailuaren gidaria.
Istripua izan duen ibilgailuaren egoera.
Istripua izan duen ibilgailuaren egoera. Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa

37 urteko iruindar bat hil da, gaur goizaldean, Legardan (Nafarroa) izan den trafiko-istripuan. NA-1110 errepidean izan da ezbeharra, 02:00ak inguruan.

Foru Poliziak jakitera eman duenez, autoa bidetik atera da, eta, kolpearen ondorioz, ibilgailuaren barruan zihoan pertsona bakarra tokian bertan hil da.

Foruzainak eta suhiltzaileak joan dira istripuaren tokira. Ikerketa zabaldu dute, gertatuakoa argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X