2020-2021 ikasturtea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak 623,5 milioi euro bideratuko ditu hezkuntza itunetara

Gobernu Kontseiluak astearte honetan egindako bileraren ostean, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu du 314 ikastetxe pribatu daudela itun horietan: Arabako 34 zentro, Bizkaiko 160 eta Gipuzkoako 120.
Jaurlaritzak 623,5 milioi euro bideratuko ditu hezkuntza itunetara
623,5 milioi euro bideratuko dituzte hezkuntza itunetara. ETBren bideo batetik hartutako irudia

Eusko Jaurlaritzak 623,5 milioi euro bideratuko ditu, ikasturte honetan, hezkuntza itunetara. Unibertsitatez kanpoko 7.159 ikasgelatara zuzenduko dute, beraz, diru kopuru hori.

Gobernu Kontseiluak astearte honetan egindako bileraren ostean, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu du 314 ikastetxe pribatu daudela itun horietan: Arabako 34 zentro, Bizkaiko 160 eta Gipuzkoako 120.

Hain zuzen ere, irakaskuntzan egindako gastua finantzatzen dute hezkuntza itunek, eta ikastetxe bakoitzean sortutako ikasle talde kopuruaren arabera kalkulatzen dute zentro pribatuetara bidali beharreko zenbatekoa. Hori horrela, langileen soldatetarako (irakasleak zein ikastetxeetako beste beharginak) eta zentroen eguneroko funtzionamendurako erabiltzen dute Jaurlaritzak emandako dirua.

Bestalde, Ikasikerren 200 ikerketa beka laguntzeko, 300.000 euro bideratzea onartu du Jaurlaritzak. Euskal unibertsitate sistemari eta ikerketa zentro ezberdinei lagundu nahi dieten ikasleei zuzenduta daude beka horiek.

Egitasmo horren helburua da unibertsitarioak oinarrizko ikerketaren eginkizunetan barneratzea. Deialdian, beka kopurua handitu eta 40 dira guztira.

Zure interesekoa izan daiteke

Protesta en el exterior del Parlamento vasco durante el debate de los Presupuestos de 2026, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

325 milioi euro gastu sozialera beharrean erabilera militarrera bideratu daitezkeela salatu dute Eusko Legebiltzarraren aurrean

Euskadiko GKEen Koordinakundeak eta Zehar-Errefuxiatuekin deitutako protesta batek astearte honetan Eusko Legebiltzarrean salatu duenez, Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu proiektuak atea irekitzen dio erabilera militarrera bideratzea inbertsio industrialerako ziren 325 milioi euro. Azaldu dutenez, gobernu-taldeek (EAJ eta PSE) zuzenketa bat aurkeztu dute Lankidetza eta Elkartasunaren Euskal Legearen 10. artikulua aldatzeko eta "armamentuen industriarekin ekonomikoki elkarlanean aritzeko, betiere Europakoa bada".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X