Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

172 dira dagoeneko bakartutako gelak EAEko 111 ikastetxetan

Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik. EAEko ikasgela guztien % 0,98 daude isolatuta.
172 dira dagoeneko bakartutako gelak, EAEko 111 ikastetxetan. Artxiboko argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) 111 eskolatako 172 ikasgela daude isolatuta ostiral honetan COVID-19a dela eta, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak jakinarazi duenez. Horrenbestez, gora egin du bakartutako ikasgelen kopuruak (atzo 71 ikastetxetako 92 gela ziren). 

Dena dela, ez dago aurrez aurreko eskola jarduera etenda duen ikastetxerik.

2020-2021 ikasturtean, guztira, 17.554 ikasgela daude unibertsitatez kanpoko ikasketa mailetan. Horrenbestez, ikasgelen % 0,98 daude isolatuta.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Zure interesekoa izan daiteke

SAN SEBASTIÁN, 15/09/2025.- Primera jornada del juicio presidido por el juez, Augusto Maeso (d), celebrado este lunes en la Audiencia Provincial de Gipuzkoa contra el masajista donostiarra acusado de agredir sexualmente a tres adolescentes .EFE/Juan Herrero
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Hiru adingaberi sexu-erasoak egin zizkien masajistari 26 urteko kartzela-zigorra ezarri diote

Gipuzkoako Auzitegiak jada agindu du gizona espetxeratzea. 14 urteko kartzela-zigorra ezarri dio 16 urtetik beherako adingabeei egindako bi sexu-eraso delituengatik (zazpi urte, biktima bakoitzeko), 10 urtekoa, 16 urtetik beherakoari egindako sexu-eraso jarraituagatik, eta, bi urtekoa, haurren sexu-ziberjazarpenagatik. Gainera, beste neurri batzuen artean, espetxetik ateratzen denean 17 urte egin beharko ditu zaintzapeko askatasunean, eta, orotara 40.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die hiru biktimei.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X