Albiste da
Droga operazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

175 kilo speed baino gehiago konfiskatu dituzte Nafarroan

18:00 - 20:00
175 kilo speed baino gehiago konfiskatu dituzte Nafarroan
Espainian inoiz atzeman duten speed kopuru handiena da. Gainera, agenteek 100.000 MDMA pilula (estasia), 270 kilo marihuana eta lau kilo estasi kristalizatu atzeman dituzte, besteak beste.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X