COVID-19ri buruzko inkesta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EiTB Focus: Gizartearen erdiak baino gehiagok ez ditu aholku guztiak betetzen

EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan koronabirusari buruz egin duen makroinkesta berria. Alarma egoera ezarri aurretik egin da galdaketa.
EiTBk prestatutako irudia.
Inkestaren emaitza guztiak 14:00etan argitaratuko ditugu. EiTBk prestatutako irudia.

EITB Focusen inkesta berriari erantzun dioten 10 pertsonatik ia seik onartu du ez dituela koronabirus gaitza saihesteko erakundeek emandako osasun gomendio guztiak betetzen. EiTBk 14:00etan argitaratuko du bere hedabideetan COVID-19ari buruz egin duen makroinkesta berria.

Hartutako neurrien betetze mailaren inguruan galdetzeaz gain, pandemiak euren bizimoduan eragindakoak eta gaiarekin harremana duten beste gai batzuen inguruan itaundu diete herritarrei.

14:00etatik aurrera emango dira ezagutzera, ETBko "Gaur Egun" eta "Teleberri" albistegietako lehen edizioan, baita Euskadi IrratianRadio Euskadin, Radio Vitorian eta eitb.eus-en.

Fitxa teknikoa

Gizakerrek EiTBko albistegietarako egindako inkesta EAEn bizi diren 1.200 pertsonari egin zitzaien (400, Araban; 400, Bizkaian eta 400, Gipuzkoan).

La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako. Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2020ko urriaren 19tik 22ra egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 9,69 minutukoa izan zen: motzenak 6 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 30 minutu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Akusatutako irakaslearen ikasle ohia: "Guk ere lekuz kanpo zeuden iruzkinak entzun behar izan genituen 11-12 urte genituenean"

Oiartzungo Elizalde ikastetxean irakasle akusatuaren ikasle izan ziren hainbat emakume Gipuzkoako Probintzia Epaitegira hurbildu dira gaur biktimei babesa ematera. Horietako batek azaldu duenez, 11-12 urte zituztenean "iruzkin lizunak" entzun behar izan zituzten gizonaren ahotik, eta epaiketan entzundakoaren aurka, ziurtartatu duenez, "gizona bera zen gerturatzen zitzaiena eta lekuz kanpoko iruzkinak egiten zizkiena". Ikasgelan bideo pornoak jartzen zizkiela eta hitz-joko lizunak egiten zituela esan dute, eta "nazkagarri" eta "lotsagabe" bat zela.  

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X