Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abisu horia indarrean Euskadin gaur arratsalderako, galerna arriskuagatik

Haizeak bat-batean biratuko du eta haize-boladek orduko 80 kilometroko abiadura har dezakete 14:00etatik 17:00etara. Gainera, tenperatura 8 gradu inguru jaitsiko da ordubetean.
Haize boladak
Haize boladak. Argazkia: EFE

Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaur arratsalderako Euskadin galerna arriskuagatik, orduko 80 kilometroko haize-boladak espero baitira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Itsasaldeko arriskuari dagokion abisu horia 14:00etatik 17:00etara egongo da indarrean. Aurreikuspenen arabera, haizeak mendebaldetik ipar-mendebaldera egingo du bat-batean, eta mendebaldetik ekialdera hedatuko da, orduko 60 eta 80 kilometro inguruko boladekin. Gainera, tenperaturak 8 gradu inguru egingo du behera ordubetean.

Euskalmenten aurreikuspenaren arabera, arratsaldean haizea ipar-mendebaldera aldatuko da, indarrez kostaldean, zerua estaltzen joango da eta euritara joko du hainbat lekutan; gauean prezipitazioa ugariagoa izango da eta denera hedatuko da. Haizea aldatzearekin batera, giroa freskatzen joango da

Asteartean, tenperatura nabarmen jaitsiko da. Udazken giroa izango da eta tenperatura maximoak 15 gradu azpitik geratuko dira. Zerua lainotuta egongo da eta euria ere egingo du, intentsitate handiagoz iparraldean eta goizean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogor batzuekin kostaldean eta mendi inguruetan. Elur-kota 1.300 metro ingurura jaitsiko da gauean. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X