Basaras: "Ostalaritza ixteak ez du ezertarako balioko, orain etxean biltzen bagara"
COVID-19aren kutsatzeak eteteko Eusko Jaurlaritzak asteon ezarri dituen neurri murriztaileak berandu datozela uste du Miren Basaras EHUk mikrobiologoak. "Lehenagotik behar genituen neurri zorrotzagoak", esan du.
EAEn bizi den egoera "oso larria" dela nabarmendu du, koronabirus kasu positiboen "hazkundea esponentzialki" ematen ari delako azken asteotan. Ondorioz, gaineratu du, "geroz eta ospitaleratu gehiago daude" eta "geroz eta jende gehiago ari da hiltzen". Gainera, erietxeetan dagoen lan-kargak "eragin zuzena du COVID-19a ez duten gainerako gaixo guztiengan".
Radio Euskadiko 'Cronica de Euskadi Fin de Semana' saioan egindako elkarrizketan, zorrotz kritikatu du "neurriei muzin" egiten dieten herritarren jarrera, "kutsatzeak zabaltzea ahalbidetzen" ari direlako. Basarasek uste du gizartearen zati batek ez duela "benetan hartu" osasun krisiaren arazoa. "Ez dugu asko ikasi lehen olatutik", zehaztu du. Horregatik, neurriak zaintzen ari ez direnei zuzendu zaie, zertan ari diren ondo hausnartzeko eskatuz.
Ostalaritzaren itxieraz galdetuta, neurri hori erangikorra izatea espero duela adierazi du EHUko adituak, baina neurriok ondo betetzen ez badira, gehiago etorriko direla ohartarazi du. "Ostalaritza ixteak ez du ezertarako balioko, orain festak egiteko etxean biltzen bagara", gaineratu du. Erabateko konfinamendurik ez egotea espero duela ere esan du, "oso gaizki gaudela esan nahiko baitu horrek".
Bestalde, telelanaren alde agertu da, herritarren joan-etorriak ahalik eta gehien murrizteko.
Neurri zorrotzak "denbora tarte laburrean" ezarrita, eraginkorrak izan daitezkeela esan du, baina ondoren, "egun batetik bestera egoera ez dela bere onera etorriko ere kontuan hartu behar da". Neurri zorrotzak hartzeak bezainbesteko garrantzia du "ondoren, arau horiek pixkanaka leuntzen eta kontrolatzen joateak". "Hori da, hain justu, joan den udan egin ez genuena", zehaztu du.
Ate-joka dauden Gabonen aurrean, berriz, "bereziak" izango direla "mentalizatu" beharko dugula nabarmendu du. Bizikide ez diren senitartekoekin ez biltzeko aholkatu du, eta kaleko lagun arteko "poteoak" ahazteko. Aurreikuspenen arabera, abenduaren amaieran kutsatze tasa oso altua izango dela iragarri du.
Txertoa ere izan du hizpide mikrobiologoak, eta arlo horretan egiten ari den lana izugarria dela esan du. Halere, "ez dezagun pentsatu txertoa berehala etorriko denik". Aurrez, txertoen eraginkortasuna "ondo probatu" behar da eta iristen denan ere, "ez dira aldi berean milioika dosi iritsiko herritar guztiak aldi berean txertatu ahal izateko".
Azkenik, zientzialariek eta agintariek denbora eskatzen dutenean datozen pare bat urteei buruz ari direla zehaztu du Basarasek, "2021 eta 2022 urteei buruz ari gara". Oraingoz, txertoak noiz iritsiko diren ez dakitela esan du, eta lasaitasuna eskatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela
ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.
CCOO Korrikatik kanpo geratu da AEK-k lekukoa ez eramateko erabakia hartu ostean, "euskararen aurkako jarrerak sustatzeagatik"
Ohar baten bidez, AEK-k argitu duenez, AEKren Nazio Kontseilua CCOO Euskadiko ordezkariekin bildu zen astelehenean, eta Argia aldizkariak argitaratutako informazioari "sinesgarritasun osoa" emanda, CCOOko kideei jakinarazi zieten "bateraezinak" zirela "euskararen aurkako jardunbide horiek sustatzea eta Korrikan lekukoa eramatea".
Donostiako Arrazakeriaren aurkako Martxak erroldatzeko eskubidea aldarrikatuko du, igandean
29. edizioak Trintxerpe eta Donostia zeharkatuko ditu, Erroldarik gabe ez naiz existitzen lelopean.
% 77,8ra igo da Euskadi plurala izan dadin nahi duten herritarren kopurua
Ikuspegiren azken txostenaren arabera, herritarren % 24,2k adierazi dute azken urtean diskriminazio-egoeraren baten lekuko izan direla eta % 14,6k diskriminazio motaren bat jasan dutela aitortu dute, lanpostu edo alokairu bila izan direnean batez ere. Kolektibo diskriminatuenak ijitoak eta migratzaileak dira, inkestaren arabera.
Medikuek grebaldian jarraitzen dute, estatutu propioaren alde
EAEko medikuak aste honetan bigarrenez kalera irten dira Osasun Ministerioak adostutako estatutu orokorraren aurka. Medikuek lan baldintzak negozioatzeko ahalmena izatea eskatzen diote Osasun Ministerioari. Gutxieneko zerbitzuak ostiralera arte ezarriko dira, medikuen eskubideak aldarrikatzeko.
Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”
Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.
'Aita Mari' Italiako Vibo Valentiako portura iritsi da, erreskatatutako 32 migratzailerekin
Aita Mari ontzia astearte honetan iritsi da Italiako Vibo Valentiako portura, erreskatatutako 32 migratzailerekin. Mediterraneo erdialdeko uretan topatu zuten ontzia igandean, jendez gainezka, "oso baldintza eskasetan". Erreskatatutako lagunen artean bederatzi adingabe eta haurdun dagoen emakume bat daude.
Zabalik dago AP-8 autobidea, Iurreta parean, istripu baten ondorioz itxita egon ondotik
Kamioi bat irauli da gaur goizean AP-8an, Iurreta parean eta Donostiarako noranzkoan. Istripuaren ondorioz, bi errei itxi dituzte.
Baionan desagertutako 50 urte inguruko gizon baten bila ari dira
Larunbatean ikusi zuten azkenengoz, Lapurdiko hiriburuan, goizaldeko ordu bata pasata.
Espainiako Poliziaren buru ohiaren sexu erasoak berretsi ditu epailearen aurrean salaketa jarri zuen inspektoreak
Epaileak atzera bota du Poliziako buru ohia emakumearekin ez komunikatzeko salaketa-jartzaileak egindako eskaria, "arriskurik ez" dagoela iritzita.